1. astea: Kultura eta kulturak

Ikastaroaren izenburuaren arabera, gure lan-eremua da bigarren hizkuntzak irakastea testuinguru KULTURANITZETAN. Baina konturatuta gaude kultur aniztasuna zer den ulertzeko arazoak daudela, ez baitugu berdin interpretatzen zer den kultura.

Horregatik, aste honetan proposatzen dizugu kulturen gai hau arakatzen hasteko bi testu hauek irakurri eta zure ikuspegia, esperientzia, bizipenak... konpartitzeko hemen foroan:

Horrez gain, proposatzen dizuegu oinarrizko materialetik orrialde batzuk irakurtzea. Hemen klikatuz deskarga dezakezue pdf-an:

Partaidetza ereduetatik eraikitze kolektibora

Aurrez aurreko saioetara etorri zaretenok liburuxka bertsioan duzue eta etorri ez zaretenok pdf-an irakur dezakezue. Ohar bat: pdf-a inprimatu nahi baduzue, orrien tamainagatik pentsatuta dago bi orrialde inprimatzeko orrialde bakoitzeko, letra-tamaina handitxoa baita pantailan erraz irakurtzeko.

Aste honetarako, KULTURA HERRIKOIAK izeneko ataleko orrialde hauek irakurtzea da gure iradokizuna: 54-57 orrialdeak

Bertaratu zinetenok ere bi mezu idatziko dituzue foro honetan:

  • Ondo legoke mezuren bat idaztea aurrez aurre izan genituen eztabaidak komentatzeko, edo hausnarketaren batekin, esperientziaren bat...
  • Interesgarria litzateke mezu bat idaztea kultura eta kulturak zer diren hausnartuz eta batez ere irakaskuntza lanarekin nola lotzen duzuen hausnartuz, horrela teoria praktikarekin elkarlotzen joango gara.

Gogoratu: astean gutxienez bi mezu esanguratsu idatzi behar dira, gure materialak oinarri harturik edota beste partaide batzuei erantzunez. Otsailaren 9ra arte duzue idazteko aukera, ostiral gauera arte!

ANIMO ETA ONGI ETORRI!


EztabaidaNork hasiaErantzunakAzken mezua
Etorri ez zaretenontzako zereginak: Kultura eta kulturak Ainhoa Ezeiza Ainhoa Ezeiza 10 Amaia Armentia
lr., 2018(e)ko otsren 17(e)an, 23:13(e)tan
Kultura herrikoiak Garazi Alberdi-ren irudia Garazi Alberdi 0 Garazi Alberdi
ig., 2018(e)ko otsren 11(e)an, 20:41(e)tan
Kultura eta kulturak Jon Bedialauneta-ren irudia Jon Bedialauneta 4 Itsasne Gabriel
ig., 2018(e)ko otsren 11(e)an, 19:11(e)tan
"No me llames extranjero" abestia Itsasne Gabriel-ren irudia Itsasne Gabriel 0 Itsasne Gabriel
ig., 2018(e)ko otsren 11(e)an, 18:32(e)tan
Kultura eta kulturak gure lanean nola lortu Itziar Barrutia-ren irudia Itziar Barrutia 0 Itziar Barrutia
ig., 2018(e)ko otsren 11(e)an, 16:04(e)tan
Aurrez-aurreko saioen hausnarketa Itziar Barrutia-ren irudia Itziar Barrutia 0 Itziar Barrutia
ig., 2018(e)ko otsren 11(e)an, 15:52(e)tan
Egin diezaiegun lekua eskolan kultura herrikoei Oihana Amundarain-ren irudia Oihana Amundarain 2 Itsasne Gabriel
lr., 2018(e)ko otsren 10(e)an, 14:27(e)tan
Bizikidetzan lan egiten al dugu? Jon Bedialauneta-ren irudia Jon Bedialauneta 1 Amaia Armentia
lr., 2018(e)ko otsren 10(e)an, 14:10(e)tan
Kultur aniztasuna v.s. Jatorri aniztasuna Maddi Alberdi-ren irudia Maddi Alberdi 1 Irati Imaz
og., 2018(e)ko otsren 8(e)an, 21:17(e)tan
Irakaskuntza zentripetatzen Eneko Areizaga-ren irudia Eneko Areizaga 1 Saioa Torre
og., 2018(e)ko otsren 8(e)an, 11:44(e)tan
Aurrez aurreko saioetan jasoak Oihana Amundarain-ren irudia Oihana Amundarain 0 Oihana Amundarain
az., 2018(e)ko otsren 7(e)an, 09:29(e)tan
KULTURA Ainhoa Garmendia-ren irudia Ainhoa Garmendia 1 Nerea Goiria
ar., 2018(e)ko otsren 6(e)an, 23:31(e)tan
Aurkezpena eta lehen hausnarta Eneko Areizaga-ren irudia Eneko Areizaga 0 Eneko Areizaga
ar., 2018(e)ko otsren 6(e)an, 15:57(e)tan
Buruhaustea Saioa Torre-ren irudia Saioa Torre 0 Saioa Torre
ar., 2018(e)ko otsren 6(e)an, 15:31(e)tan
Kultura eta kultur aniztasuna Aintzane Rojo-ren irudia Aintzane Rojo 0 Aintzane Rojo
al., 2018(e)ko otsren 5(e)an, 21:41(e)tan
Zer da kultura? Irati Imaz-ren irudia Irati Imaz 0 Irati Imaz
al., 2018(e)ko otsren 5(e)an, 17:02(e)tan
Olentzero eta kultura Nerea Goiria-ren irudia Nerea Goiria 0 Nerea Goiria
al., 2018(e)ko otsren 5(e)an, 15:25(e)tan
Etorri zaretenontzako zereginak Ainhoa Ezeiza Ainhoa Ezeiza 0 Ainhoa Ezeiza
al., 2018(e)ko otsren 5(e)an, 10:31(e)tan