1. astea: Kultura eta kulturak

Egin diezaiegun lekua eskolan kultura herrikoei

 
 
Oihana Amundarain-ren irudia
Egin diezaiegun lekua eskolan kultura herrikoei
Oihana Amundarain - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 7(e)an, 11:03(e)tan
 

“Convivencialidad” terminoaren formatik eta esanahitik oso hurbil dagoen beste baten aldarrikapena egin zuen Ainhoak benetako bizikidetzaren giltzarri izan litekeena: “Convivialidad”. Mexikon darabilten adiera da, eta honela definitzen du Real Academia Españolak: Convivialidad.1. f. Méx. y R. Dom. camaradería; Camaradería. camaradería. 1. f. Amistad o relación cordial que mantienen entre sí los buenos camaradas.

Ikastetxeko bizikidetza “elkarrekin orduak pasatu, elkarrekin egon, ingurune bat partekatu…” baino harago joan beharko litzateke, hurbilago beharko luke mexikarren terminotik. Errepikapen errepitzailean oinarritutako ikasketaren lekuan, errepikapen sortzailea eragiten egin beharko genuke indar irakasleok, jendearekin eta jendearentzat lan eginez. Eskola-egitura horizontalago batetik abiatuta, ikasleen kezka/gustu/izaera/sentsibilitateak kontuan izanda, sorkuntza kolektiboak eraiki ahala Curriculumean zehaztuta datozen helburuak gauzatzera iritsi, eta ez alderantziz. Horretara iristeko, ordea, kultura herrikoiei tokia egin behar zaie eskolan, kultura instituzionalak eta  masa kulturak erabat berenganatua duten esparruan. Bide horretan, hizkuntzaren irakaskuntza ikuspegi dialektikotik egitea proposatu zuen Ainhoak.

Hamabi urtez Gasteizko euskaltegi batean lanean aritu ondoren iritsi naiz Bigarren Hezkuntzan Euskara eta Euskal Literatura irakastera. Euskaltegian sartu nintzenerako, testuaren gramatikan edo testugintzan oinarritutako metodologia txertatzen hasiak ziren, baina ordura artean egon ziren metodologia eta irakaste-modu guztien hondarrek hantxe jarraitzen zuten: esaldiaren gramatikan oinarritutakoak eta nozio-funtzioetan oinarritutakoak, kasu. Egia da ataza komunikatiboetan oinarritutako metodologiak aurrekoak “gainditu” dituela nolabait, baina honek ere baditu bere mugak: azken finean, testu-ereduak patroi gisa erabiltzeak errepikapen errepikatzailera daramatza ikasleak, eta ez errepikapen sortzailera, esanguratsura. Aniztasunari erantzuteko planteamendu berritzaile bat dagoela jakitea oso pozgarri egin zait: murgil gaitezen, bada, ilusionismo sozialean.

 
Maite Campos-ren irudia
Er: Egin diezaiegun lekua eskolan kultura herrikoei
Maite Campos - osteguna, 2018(e)ko otsailaren 8(e)an, 21:00(e)tan
 

Aupa Ohiana!

Ikaragarri gustatu zait zure ekarpena. Ternimo kontuetan ez naiz oso iaioa (askotan asmatu egiten ditut) baina zeharo balekoa eta kontuan hartu beharrekoa deritzot errepikapen errepikatzaile ikasketaren ordez errepikapen sortzaile ikasketarako bidea eraikitzean aritzeari. Horretarako kultura herrikoia eskolaratzea ez dakit bide egokia ote den (instituzionalizatzen den orok freskura eta izaera galtzen duenaren ustean bait nago) bai ordea eskolak kultura herrikoietara zabaltzera (herri eta hirietan azken hamarkadetan jasaten ari den kultur aniztazunari so jartzea, aurreko hamarkadetan bizitako errealitae herrikoi ezberdinak uztartzean erabilitako ereduak (segregatzailea, asimilatzailea etabar) berrikusiaz estrategia berriak garatzeko).

Bada garaia bakoitzak maite duen eta berea sentitzen duen kulturari ikastetxeetan modu aproposagoan erantzuteko tenorea. Geure bizipenetatik abiatzea besterik ez dugu horretaz jabetzeko. Ukatua sentitzen zaren einean uko egiten dizunarekiko erresistentzia garatzen dugu pertsonok, beraz nola eraiki gure hizkuntz eta kultura zaleak, beraiei esfortzu guztiak gurea sartzen agortzen baditugu? Ikasle berriari berea garatzeko bidea eman ahala ez ote diogu ba gurea barneratzeko irrika sortuko? Nere ustea da pozik, eroso edo onartua sentitzen den umea bakarrik iritsi daitekeela ikasle izatera (ikasten ari dela konturatu gabe asebeteta aritzera alegia).

Gainera berea, gurea... asimilazioa... segregazioa... terminoak eta terminoak dira baina paperean bil daitekeen kultur harreman sanoen elkarbizitza edo "convivialidad" eredurik badugu non edo non munduan?  Galdera irekia da, azaldu adibideak mesedez nor edo nork baditu!

 

Itsasne Gabriel-ren irudia
Er: Egin diezaiegun lekua eskolan kultura herrikoei
Itsasne Gabriel - larunbata, 2018(e)ko otsailaren 10(e)an, 14:27(e)tan
 

Eguerdi on, Oihana:

Zuk aipatutako "convivencialidad" hitzaren harira, Ainhoak eta Javik arbelean idatzi zuten eskema bat partekatu nahiko nuke, bertan, orain arte mexikarrek erabiltzen duten eta ezagutzen ez nuen "convivialidad" terminoa agertu baitzen:

Ezeztapena > asimilazioa > integrazioa > dibertsifikazioa > bizikidetza > "convivialidad"

Interneten azken hitz horren euskarazko itzulpena bilatzen egon naizen arren, ez dut aurkitu, baina Javi eta Ainhoak esan zutenaren arabera, ez lirateke gauza bera izango bizikidetza eta "convivialidad". Izan ere, azken termino horrek bizikidetzak barnean izan ez ditzakeen beste ezaugarri batzuk (gustatzen zaigulako edo nahi dugulako gaude elkarrekin, alegia) izango lituzke. Ez baita gauza bera, elkarrekin bizitzea edo nahi dugulako/gustatzen zaigulako elkarrekin bizitzea.

Oihana, bat nator gaur eguneko ikastetxeetako bizikidetzak mexikarren terminotik hurbilago beharko lukeela diozunean. Nik ere sorkuntza kolektiboari indarra eman behar diogula uste dut. Zertarako? Ikasleen nahiak kontuan hartuta eta gai ezberdinak landuz gelakide eta ideien artean loturak egiteko, ikaskideen arteko harremanek garrantzia gehiago izateko, elkar laguntzeko eta zuk aipatutako errepikapen sortzailea bultzatzeko.