HIZKUNTZEN IKASKUNTZA TESTUINGURU KULTURANITZETAN
Nola irakatsi hizkuntzak eskolan, gaur egungo egoera anitzean?
Argi dago etengabea eta itzulezina izango dela ikasleen aniztasuna ikasgeletan; erantzun bakarra ez duen egoera horretan, lan egiteko erak eta metodologiak berrikusi behar ditugu, nork bere testuinguruan oinarrituz.
Horixe izango da ikastaroaren xedea, eta horrekin batera, lan egiteko modu dialektikoak zer esan nahi duen aurkeztuko da.
Foro honen bidez berri orokorrak eta iragarpenak eskainiko ditugu. Horregatik zaude automatikoki harpidetua, ikastaroko azken berriak jaso ditzazun.
Hemen duzue ikastaroaren inguruko informazio nagusia. Astez asteko zereginak, materialak eta hainbat ideia gehitzen eta biltzen joango gara hemen, foroetan bilatzen ibili beharrik ez izateko.
Hauek dira ikastaroko partaideek entregatutako azken lana, amaierako txosten gisa. Eskerrik asko denoi lan hau egiteko hartutako denbora eta interesagatik!
Nahi izanez gero, foro honetan argitara dezakezu zure amaierako lanaren esteka, ikastaroko beste kideek ere ikuska dezaten. Ondo legoke estekarekin batera mezu labur bat idaztea, kideek jakin dezaten zertan den zure txostena labur-labur.