Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkiet Ainhoa eta Javiri. Aurrez aurreko bi saioak oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan. Hausnarketarako hainbat ideia aipatu genituen, buruari bueltak ematekoak, gure lanean ditugun hainbat alderdiri buruzko gogoetak eragitekoak.
Horien artean, eskolarekin lotzen dudan hitz bat azaldu zen, bizikidetza, alajaina. Horrekin lanean genbiltzala, Javik gugan hausnarketa bat eragiteko, bizidetzarekin loturiko honako beste hitz hauek idatzi zituen arbelean: elkarrekin orduak pasatu, elkarrekin egon, ingurune bat partekatu... Galdera honako hauxe zen; eskolan, bizikidetza bultzatzen al dugu? Bizikidetzaren aldeko jarrerak al ditugu?
Egun, PT lanean dihardut eskolan. Errefortsua emateko ikasgela barruan sartzen naizen arren (ikasleentzako eta elkarbizitzarako onena dela uste baitut), askotan ez da hala egiten. Ikasle horiek gelatik atera eta beste leku batean egiten da lan. Bizikidetza bultzatzea al da hori? Aurrez aurreko saioan jarririko adibide bat besterik ez da, baina, bizikedetzaren esangura galtzea eragiten duten zenbat egoera ditugu eskolan? Zenbat jarrera? Zenbat ohitura? Hausnartzea eragin zidan ideia izan zen.