1. astea: Kultura eta kulturak

Kultur aniztasuna v.s. Jatorri aniztasuna

 
 
Maddi Alberdi-ren irudia
Kultur aniztasuna v.s. Jatorri aniztasuna
Maddi Alberdi - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 7(e)an, 11:59(e)tan
 

"Zer da, baina, kultura?" artikulua irakurri ondoren, bi kontzeptu hauek argiago ikusi ahal izan ditut. Izan ere, artikuluak azaltzen duen bezala, ez al dira eskolak beti izan kultur anitzak? Edo herrialde ezberdinetako jendea behar da egon testuinguru bat kultur anitza izateko? Testuan homogeneitateari buruz ere egiten du aipua; jatorri geografiko anitzetako jendea ez egoteak, ez duela esan nahi testuingurua ez denik kultur anitza.

Posible da, beraz, herrialde ezberdinetako bi ikasle gustura sentitzea elkarrekin, nahiz eta "azal kolore" desberdina izan. Matrize sozio-kulturalari erreparatzen badiogu, bi ikasle horiek nahiz eta jatorriz hurrun sentitu, adin berekoak dira agian, edo generoarekin sentitzen dira identifikatuak. Honek erakusten digu, kultura ez duela jatorriak mugatzen, pertsona bakoitzak baizik; edukitako bizipenak, pentsakerak, familiak,...

Hau guztia eskola testuingurura ekarriz, garbi ikus dezakegu atzerritarra izan arren ikasle bat, ez duela zertan arrotz sentitu gelan, pertsona bakoitzak matrize sozio-kultural ezberdina baitaukagu eta ikasle/irakasle bakoitzak egiten duelako gela bat kultur anitza.

 
Irati Imaz-ren irudia
Er: Kultur aniztasuna v.s. Jatorri aniztasuna
Irati Imaz - osteguna, 2018(e)ko otsailaren 8(e)an, 21:17(e)tan
 

Kaixo Maddi, aipatzen duzunarekin guztiz ados nago. Hala ere esan beharrean nago, testua irakurri eta gaia lantzen hasi aurretik ez nituela bi kontzeptu hauek hain argi. Testuan agertzen diren adibideak ikasgelako egoerekin alderatuz, konturatu naiz benetan ikaslearen jatorri geografikoak ez duela kultur aniztasuna baldintzatzen. Hau da, gutariko bakoitzak egiten du ingurunea kultur anitza izatea.