1. astea: Kultura eta kulturak

Irakaskuntza zentripetatzen

 
 
Eneko Areizaga-ren irudia
Irakaskuntza zentripetatzen
Eneko Areizaga - asteartea, 2018(e)ko otsailaren 6(e)an, 16:08(e)tan
 

Indar zentrifugoak eta zentripetoak irakaskuntzan zer nolako eragina duten komentatu genuen aurrez aurreko lehen saioan eta modu egokia iruditzen zait. Eredu horren barruan eta kultura ezberdinak ulertu ditudalakoan, esango nuke irakaskuntza institutuan sartzen den momentuan oinarri zentripetotik hasten garela, izan ere, indar zentripetoak eredu estrukturatu batekin lotzen genituen non errepikapen errepikatzaileak gailentzen diren espiralaren erdiraino iritsi eta fagozitatu arte. Hori da oinarria eta hori da mehatxua, espiral batean sartzea eta indarrik edo alternatibarik ez egitea eredu estrukturatuan geratuz. Nire ustez, oso zaila da zentripetua ez den oinarri batetik abiatzea irakaskuntzan, baina honen barruan indar zentrifugoak planteatu behar ditugu ahozkotasuna, harreman moduak eta bizikidetasuna bultzatzeko, eta hezkuntza sistematik robotak baino bizikidetzarako ikasle prestatuak ateratzeko. Laburbilduz, oreka bat behar dugu 2 indarren artean eta askotan indar zentrifugoan jarri beharko genuke gure ahaleginak oreka hori mantentzeko, zeren bestela erosotasunak espiralaren erdira garamatza.

 
Saioa Torre-ren irudia
Er: Irakaskuntza zentripetatzen
Saioa Torre - osteguna, 2018(e)ko otsailaren 8(e)an, 11:44(e)tan
 

Onartu beharra daukat: lau aldiz irakurri behar izan dut zure ekarpena, Eneko, ideiak eta, batez ere, kontzeptuak ongi ulertzeko. Eta nire konklusioa honakoa da (oker banabil, norbaitek zuzen nadila): zentrifugoa eta zentripetua diozun horretan, menderatzailea eta menderatua terminoak erabil ditzakegu?

Hortik abiatuta, hizkuntzara egin dut salto, aztertutako kulturen eta hizkuntzaren artean berdintasunak bilatu nahian eta, horietatik abiatuta, ideiak argitu nahian. Elebitasuna eta diglosia dira burura datozkidan terminoak.  Elebitasuna banako nolakotasuna da; bi hizkuntza jakitea eta txandaka erabiltzea da. Diglosia edo elebitasun soziala gizarte-egoera da. Hizkuntza-komunitate batean bi hizkuntza edo bi hizkuntza-barietate desberdinen erabiltzea da. Hizkuntza edo barietate horiek esparru eta funtzio desberdinetarako erabiltzen dira; bata funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, ikus-entzunezko hedabideak...) eta bestea informal eta pribatuetarako (familia, lagunartea).

Maizenik egoera diglosikoa desorekatua da funtzio horien banaketa bidezkoa ez delako. Gainera egoera diglosikoa dinamikoa da, hizkuntza batek, menderatzaileak, hain zuzen, bestearen funtzio eta erabilera-eremu berri batzuk bereganatzen dituelako denboran zehar.

Eta, horra hor indarrak orekatzearen beharra.