1. astea: Kultura eta kulturak

Aurrez aurreko saioetan jasoak

 
 
Oihana Amundarain-ren irudia
Aurrez aurreko saioetan jasoak
Oihana Amundarain - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 7(e)an, 09:29(e)tan
 

Hasteko eta behin, nik ere eskerrak eman nahi dizkiet Ainhoa, Javi eta Nahiari unibertsitatearen tamainako instituzio batean etxean bezala sentiarazteagatik: arratsaldeko lau orduko saioak laburrak egin zitzaizkigun, tarteko kafe eta Cartagenatik ekarritako pastei esker.

Baina ez zen izan kafeagatik eta pastengatik bakarrik. Kontakizun eta istorio (ala historia?) artean, gai ugariren inguruan hausnartzera eta pentsatzera bultzatu gintuen Javierrek: zergatik letra larriz idazten den Historiari letra xehez idazten denari baino balio handiagoa ematen zaion, nola idazketak ahozkoari eremu guztia lapurtu dion, masa kulturak eta instituzionalak herrikoiari zirrikiturik uzten ez dioten, egun eskolan benetako bizikidetzarik ba ote den, eskolak ikasleak produkzio-katerako prestatzen ez ote dituen pertsona izateko baino… Teorian eta autoreetan oinarritutako azalpen lineala eta argia izan gabe, kultura herrikoietik sortutako hitzartzea izan zen.

Aitortu behar dut ezustean harrapatu nauela gaiak. Teorizazio maila altua du oinarrian, eta gaia sakon-sakonetik aztertzeko aukera izango dugu. Ea guztion artean asmatzen dugun oinarri teorikoa gure eguneroko lanean praktikan jartzeko zerbait erreala bihurtzen. Ziur nago baietz.