1. astea: Kultura eta kulturak

KULTURA

 
 
Ainhoa Garmendia-ren irudia
KULTURA
Ainhoa Garmendia - asteartea, 2018(e)ko otsailaren 6(e)an, 22:15(e)tan
 

Donostiara joaterik izan ez zuenetako bat naiz eta ikaskideen iruzkinak ikusi ondoren informazio garrantzitsua galdu nuenaren sentipena daukat. 

Nik ere, beste batzuen antzera, kulturarekiko nuen ikuspegia askoz orokorragoa zen eta norberaren jatorriarekin eta tokiko ohiturekin lotzen nuen erabat eta testuaren arabera kontzeptu horietatik haratago doan zerbait da.

Kulturaren sailkapena ikusi ondoren eta testuan jarritakoa errealitatera ekarri nahien bertsolaritza etorri zait burura. Bertsolaritza kultura herrikoiaren adibide dela esan genezake baina kultura instituzionalari esker biziraun duen altxor moduan hartu genezake? Eta azken urtetako “BEC” efektua,  masa kulturala  izan daiteke?

 
Nerea Goiria-ren irudia
Er: KULTURA
Nerea Goiria - asteartea, 2018(e)ko otsailaren 6(e)an, 23:31(e)tan
 

Kaixo Ainhoa,

Bertsolaritza adibide garbia da, bai. Gaur gaueko "Un handitan" programan esaterako, Txirritak urtean saio gutxi izaten zituela esan dute, gehienak sagardotegietan. Hortik abiatuta gaur egunera artekorako jauzia nabarmena da bai, Zer esanik ez bertsolariek garai bateko gizartean betetzen zuten paperaz eta gaur egungoaz.

Zalantza barik horixe ere instituzionalizatu egin da, nahiz eta atzean elkarte eta sare zabal andana izan, estatua egon beharrean.