Kultura zer den azaltzen duen blog sarrera oso interesgarria iruditu zait. Bat nator testuarekin eta nire ustez, ikasgeletan kultur aniztasunaren trataera lantzen denean, gehienon joera jatorri geografiko desberdinetako ikasleak dauden geletan, beraien ohitura eta tradizioen inguruan hitz egitea izaten da.
Aurrez aurreko saiora joaterik izan ez nuenez, aipatutako testuetan oinarrituz, lau kultura daudela aipatzen da. Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboa eta kultura herrikoia. Aurreko mezuan Jon Bedialaunetak hiru kulturak argi azalduta utzi dituenez, kultura alternatiboaren ekarpena egiten ahaleginduko naiz. Kasu honetan kultura instituzionaletik edota masa-kulturatik aldendu nahi duen kultura da. Hau da, nahiz eta merkatuan zein gizartean (masa-kultura) joaera jakin baten inguruan ibili, ideia edo pentsamendu ezberdin bateko interesa izateak kultura alternatibo batera eramaten zaitu.
Guztia laburbiltze asmoz esango nuke, norberaren bizitzeko moduak, ohiturek, afizio, inguruneak, etab. osatzen duela bakoitzaren kultura.