1. astea: Kultura eta kulturak

Kultura eta kultur aniztasuna

 
 
Aintzane Rojo-ren irudia
Kultura eta kultur aniztasuna
Aintzane Rojo - astelehena, 2018(e)ko otsailaren 5(e)an, 21:41(e)tan
 

Gabon denoi! Aintzane naiz eta Bilbon bizi naiz. Aurten, Bilboko Miribilla eskolan egiten dut lan LH 1go mailako tutore giza. Gai hau asko interesatzen zait. Lan egiten dudan eskolan, nazionalitate ezberdin ugari baitaude. Izatez, eskolari gaur sari bat eman diote, pasadan urtean elkar bizitzari buruz egin zuen proiektu batengatik. Proiektu horren leloak berez, zera esaten zuen: Kultura desberdin gero eta gehiago, askoz hobe!

Baina foro honetan jadanik aipatu duzuen moduan, gehienetan kultura hitza esaten dugunean, kultura herrikoian bezterik ez dugu pentsatzen. Horregatik, gabonak, inauteriak, janari motak, etab. Lantzen ditugu askotan. Baina hori, kulturaren parte bat besterik ez da. Ahazten ditugun beste bi kultura ere badaude; masa kultura eta kultura instituzionala.

Nire ustez, kultur aniztasuna eskoletan lantzen dugunean, dauden hiru kultura motetan pentsatu beharra dugu. Baina zelan landu gelan? Ezinbestekoa da hausnarketa, ez baita gauza erraza. Baina Aipatutakoa lantzeko izan beharko genukeen helburu garrantzitsuena agian, elkarbizitza sustatzea izango litzateke.

Geure arteko desberdintasunak onartu, eta horiek, onerako erabili behar ditugu elkar bizitzeko eta besteengandik ikasteko. Agian, hau lortuko bagenu, kultur alternatibo bat sortu beharrean eta hiru kultur hauek bereiztu beharrean, gelan, geure kultura propioa ere, sortuko genuen, zein bakoitzaren indibidualtasun eta berezitasunez osaturik egongo zen.