Testuak aztertu eta ikaskideen mezuak irakurrita honakoaz konturatu naiz: ohiko hizkeran, termino bera, kultura, kontzeptu desberdinak definitzeko erabiltzen dela. Bide horretatik, nire ikaskideek kulturak barneratzen dituen azpi-ideiak garatu dituzte eta ez ditut berriro ideia berberak errepikatuko.
Nire bibliografia xumean bilatu eta, kontuan izanda irakaslea izateaz gain kazetaria ere banaizela, unibertsitatean irakasle izan nuen Jose Inazio Basterretxeak honelaxe definitzen du kultura: ‘espazio geografiko jakin batean bizi den talde bateko partaideek konpartitzen duten ohitura-multzoa, aztura-piloa’ (Komunikazioaren eta Informazioaren oinarriak, UEU, 1997). Bestalde, plataforma honetan irakurritako dokumentu batean aipatzen da familiartekotasunak eta jatorriak gure ibilbidea markatzen dutela. Bide beretik doaz, beraz, definizio edo azalpen biak, taldea, espazioa edo jatorria aipatzen baitira.
Talde desberdinetako kideak espazio berean biltzeak sortzen duen talde berria nola kudeatu? Horra hor buruhaustea.