Kaixo denoi!!!
Atzo aurrez aurre topatu ginen zenbaitzuk eta hortxe ibili ginen kulturen inguruan eztabaidatzen. Gaur izango dugu bigarren aurrez aurreko saioa, nahi edo ahal duzuenok hurbiltzeko.
Bertaratu diren kideei eskatuko diegu aurrez aurre hitz egindako zerbaiten berri emateko foroan, baina etortzerik izan ez duzuenoi gehiago irakurtzea tokatuko zaizue. Hona aste honetarako lana:
Ikastaroaren izenburuaren arabera, gure lan-eremua da bigarren hizkuntzak irakastea testuinguru KULTURANITZETAN. Baina konturatuta gaude kultur aniztasuna zer den ulertzeko arazoak daudela, ez baitugu berdin interpretatzen zer den kultura.
Horregatik, aste honetan proposatzen dizugu kulturen gai hau arakatzen hasteko bi testu hauek irakurri eta zure ikuspegia, esperientzia, bizipenak... konpartitzeko hemen foroan:
- Zer da, baina, kultura? http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2017/01/22/zer-da-baina-kultura/
- ASIMILACION O ACULTURACION VERSUS CONVIVENCIA EN LA DIVERSIDAD. Manuel Montañés Serrano
Horrez gain, proposatzen dizuegu oinarrizko materialetik orrialde batzuk irakurtzea. Hemen klikatuz deskarga dezakezue pdf-an:
Partaidetza ereduetatik eraikitze kolektibora
Aurrez aurreko saioetara etorri zaretenok liburuxka bertsioan duzue eta etorri ez zaretenok pdf-an irakur dezakezue. Ohar bat: pdf-a inprimatu nahi baduzue, orrien tamainagatik pentsatuta dago bi orrialde inprimatzeko orrialde bakoitzeko, letra-tamaina handitxoa baita pantailan erraz irakurtzeko.
Aste honetarako, KULTURA HERRIKOIAK izeneko ataleko orrialde hauek irakurtzea da gure iradokizuna: 54-57 orrialdeak
Gogoratu: astean gutxienez bi mezu esanguratsu idatzi behar dira, gure materialak oinarri harturik edota beste partaide batzuei erantzunez. Otsailaren 9ra arte duzue idazteko aukera, ostiral gauera arte!
Ez legoke gaizki, halaber, zuen burua aurkezteko mezutxo bat bidaltzea, nahi duzuena kontatuz.
ANIMO ETA ONGI ETORRI!