Kaixo!
Bertaratu zinetenok ere bi mezu idatziko dituzue 1. asteko foro honetan:
- Ondo legoke mezuren bat idaztea aurrez aurre izan genituen eztabaidak komentatzeko, edo hausnarketaren batekin, esperientziaren bat...
- Interesgarria litzateke mezu bat idaztea kultura eta kulturak zer diren hausnartuz eta batez ere irakaskuntza lanarekin nola lotzen duzuen hausnartuz, horrela teoria praktikarekin elkarlotzen joango gara.
Libreki idatz dezakezue, hala ere, nahi izanez gero, aste honetarako prestatu ditugun materialak ere irakur ditzakezue, jakina! Esaterako, oso gomendagarria da blog-sarrera hau irakurtzea (laburra da):
http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2017/01/22/zer-da-baina-kultura/
Besarkada bat!