4. astea: Zer aldatu beharko genuke gure irakas-jardueretatik?

Aste honetan, hausnartu behar dugu zehazki zein elementu, jarduera, prozedura, jardunbide, gai... aldatu beharko lukeen gutako bakoitzak. Hau izango da ikastaroaren amaieran bakoitzak entregatu behar duen lanaren lehen proposamen zirriborroa (soilik ideia nagusi batzuk, edo ildoren bat aldatu nahi eta ahal duzuena), eta tutoreon lana izango da proposamen horietan orientazio zehatza ematea eta laguntzea.

Gure aldetik, aste honetarako proposatzen dizuegu gure liburuxkako 96-102 orrialdeak irakurtzea, ikasgelan bizikidetza hobetzeko gakotzat jotzen ditugun kontzeptuen aurkezpena dagoelako: jabe-gabetzearen zortzi zutabeak: zaintzak, askatasuna, eraikitze kolektiboa, konfiantza, elkarren beharra eta autonomia, alaitasuna, desazkundea eta itxaropena. Kontuan izan zortzi zutabeen proposamena denak bateratzen joatea dela, nahiz eta batzuetan gehiago izango dugun batetik edo bestetik... Jabe-gabetzearen zutabeen gaian sakondu nahi izanez gero, aste honetako material osagarrietan duzue bertsio luzexeago bat.

Ikastaroan zehar aztertu ditugun teoriako elementu batzuk norberaren praktikarekin lotuz, aurrerapauso bat ematea da aste honetarako lan-proposamena. Batzuek kontatu dituzue jarduera zehatz batzuk, baina pixka bat haratago jotzea eskatzen dizuegu, ematen dituzuen irakasgaiei konplexutasuna, sakontasuna edo bizikidetza hobetzeari begira. Testuinguru bakoitza desberdina dela jakitun gara, eta oso eztabaida mamitsuak sortu dira aurreko asteetan gainera.

Gure bigarren proposamena da ondorengo zerrendatik nahi duzuena irakurtzea edo gain-begiratzea eta aurrera begira egingo duzuen inguruko zerbait idaztea (momentu ezberdinetan idatzi ditugun blog-sarrerak dira, laburrak dira, lasai!). Izan ere, teoria beharrezkoa da praktikan aurrera egiteko, baina azkenean gure irakats-praktika zehatzean lan egiteko moduak pentsatu behar ditugu. Besteak beste, guk geuk gauza asko aldatuko genituzke, baina muga handi batzuk ditugunez, egin dezakeguna gehienez ere egiturak malgutzea da, ahalik eta gehien.

Ea zeozer lagungarri egiten zaizuen!

  • Ilusionismo Sozialetik lan egiten: Ikasgelako giroaz, Alba Ayucar ikaslea. Blog-sarrera honetan, gure ikasle batek azaltzen du zein zen gelako giroa bera klasera etortzen hasi zenean (beranduago hasi baitzen), uste dugu lagungarri izan daitekeela ilusionismo soziala gelako praktikan nolakoa den irudikatzeko: http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/05/ilusionismo-sozialetik-lan-egiten.html
  • Bizikidetza... zatikaturik landu daiteke eskolan??? Irakasleen formazioa eta eskola eraldaketa. Sarrera honetan, ikasgelako bizikidetza ilusionismo sozialaren lanketarekin erlazionatu dugu, praktikan egiten ditugun zenbait konturekin: http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/06/bizikidetza-zatikaturik-landu-daiteke.html
  • Ahozko historiak bizikidetza lantzeko. Ahozko historiak ahalmen handiko zehar-tresna da, hain zuzen ere uneotan abiatu dugun proiektu batean erabiltzen ari garena, Donostiako Altza auzoan. Ahozkotasuna autoestimu komunitarioarekin eta identifikazioekin batera lantzen da. Bide batez, sarrera honetan pixka bat azaltzen da nola desberdintzen dugun identitatea identifikazioetatik, Maitek aste honetan aipatu duen gai garrantzitsu bat. http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2017/02/27/ahozko-historiak-bizikidetza-lantzeko/
  • Hirien (h)istori(o)ak... Hau oso sarrera laburra da, Mexikora joan ginenean ikusi genuen erakusketa batekin lotuta dago eta guretzat inspirazio-iturri izan da beste erakitze batzuk egiteko, eskulanetan oinarriturik. http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/03/hirien-historioak.html
  • Zer da ULERTZEA? Norabide anitzeko komunikazioaren inguruan. Gure ikastaroan ez da debate hau azaldu, baina uste dugu hizkuntzen irakaskuntzan gai funtsezkoa dela ulermena zer den zalantzan jarri eta horren gainean hausnartzea: http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/05/zer-da-ulertzea-norabide-anitzeko.html
  • Hizkuntzaren didaktikaz hausnartzen... Silvio Rodríguezekin! Blog-sarrera honetan azaltzen dugu nola jarri ginen teorizatzen klasean, abesti batetik abiatuta. Izan ere, askotan uste dugu ikasleek ez dutela hausnartzen, soilik teoria errepikatzen dutela, eta neurri batean egia da, guk entzun nahi duguna esaten dute kalifikazio ona lortzeko. Adibide honetan, argitzen da nola praktikan ilusionismo sozialean lan egiten ari ginelarik, saio batean pauso handi bat eman genuen eta klaseetan zehar hemen eta han hitz egindako gauzak bat-batean arbelean elkarloturik agertu zitzaizkigun, denon artean hausnartuz. Eraikitze kolektibo teoriko bat izan zen. http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2015/11/hizkuntzaren-didaktikaz-hausnartzen.html
  • Ebaluazioa hizkuntzen irakaskuntzan: Zertan gabiltza? Beste gai bat ikastaroan zehar apenas azaldu dena, hori asko gustatu zaigula aitortzen dugu jeje ze normalean irakasleak nahiko obsesionatuta egoten gara ebaluazioaren kontura eta orain arte azaldu ez izanak nolabait erakusten du ez dela hori zuen larritasuna. Hala ere, apuntetxo bat eman nahi dugu artikulu labur honen bidez, inork gai honi heldu nahiko balio ere. http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/06/ebaluazioa-hizkuntzen-irakaskuntzan.html
  • Perfekzioa eta inperfekzioa... beste behin. Amaitzeko, eskolan sortzen den kezka garrantzitsu bat gehitu nahi izan dugu: perfekzioaren inguruko eromena. Txantxa txiki bat gehitu dugu, "perfekzionista ote zara?" proba txiki gisara: http://jabegabetzea.blogspot.com.es/2016/06/perfekzioa-eta-inperfekzioa-beste-behin.html

Ez ahaztu material osagarri batzuk gehitu ditugula aste honetan ere, orain irakurtzeko edo deskargatu eta beste uneren batean irakurtzeko!


EztabaidaNork hasiaErantzunakAzken mezua
Ingelesaren irakaskuntza lan-merkatuan lehiatzeko tresna Amaia Armentia-ren irudia Amaia Armentia 0 Amaia Armentia
al., 2018(e)ko marren 12(e)an, 01:36(e)tan
Zer da ulertzea? Garazi Alberdi-ren irudia Garazi Alberdi 2 Ainhoa Ezeiza
ig., 2018(e)ko marren 11(e)an, 22:27(e)tan
Lanaren lehen proposamen zirriborroa Eneko Areizaga-ren irudia Eneko Areizaga 1 Eneko Areizaga
or., 2018(e)ko marren 2(e)an, 20:38(e)tan
Herri-mugimenduen eredua jarraituz Oihana Amundarain-ren irudia Oihana Amundarain 1 Irati Imaz
or., 2018(e)ko marren 2(e)an, 17:06(e)tan
Boterea galtzen, guztiok boteretsuagoak izan gaitezen Intz Iriarte-ren irudia Intz Iriarte 2 Maite Campos
or., 2018(e)ko marren 2(e)an, 16:29(e)tan
Zer da ulertzea? Irati Imaz-ren irudia Irati Imaz 0 Irati Imaz
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 23:22(e)tan
Euskalkian edo batuan? Ainhoa Garmendia-ren irudia Ainhoa Garmendia 0 Ainhoa Garmendia
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 23:18(e)tan
Ulermen ezaren alde positiboa Intz Iriarte-ren irudia Intz Iriarte 2 Ainhoa Garmendia
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 21:41(e)tan
Perfekzioa eta inperfekzioa... beste behin Itziar Barrutia-ren irudia Itziar Barrutia 0 Itziar Barrutia
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 20:51(e)tan
Ahozko historiak bizikidetza lantzeko Itziar Barrutia-ren irudia Itziar Barrutia 0 Itziar Barrutia
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 20:29(e)tan
Jabe-gabetzea Garazi Alberdi-ren irudia Garazi Alberdi 1 Ainhoa Garmendia
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 19:47(e)tan
Zer aldatu gure irakas jardueretatik bizikidetza sustatzeko? Aintzane Rojo-ren irudia Aintzane Rojo 1 Maite Campos
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 18:20(e)tan
Ikuspegi aldaketa. Jon Bedialauneta-ren irudia Jon Bedialauneta 0 Jon Bedialauneta
og., 2018(e)ko marren 1(e)an, 17:37(e)tan
Barren-barrenerako iristen zaigun ikaskuntza Oihana Amundarain-ren irudia Oihana Amundarain 1 Ainhoa Ezeiza
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 22:01(e)tan
Ahozko historiak bizikidetza lantzeko Itsasne Gabriel-ren irudia Itsasne Gabriel 1 Ainhoa Ezeiza
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 21:28(e)tan
Jabe-gabetzea Itsasne Gabriel-ren irudia Itsasne Gabriel 1 Ainhoa Ezeiza
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 20:50(e)tan
Zergatik ez eskaini KAOS SORTZAILEAri denbora gehiago? Maddi Alberdi-ren irudia Maddi Alberdi 0 Maddi Alberdi
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 14:24(e)tan
Zer da ulertzea? Nerea Goiria-ren irudia Nerea Goiria 0 Nerea Goiria
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 00:53(e)tan
Ikasleak ezagutu/sentitu barik zehaztutako lanketak Nerea Goiria-ren irudia Nerea Goiria 0 Nerea Goiria
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 00:45(e)tan
Hizkuntzaren jabea Estatua baldin bada... Nerea Goiria-ren irudia Nerea Goiria 0 Nerea Goiria
az., 2018(e)ko otsren 28(e)an, 00:34(e)tan
Euskara jatorra VS. Euskara zuzena??? Saioa Torre-ren irudia Saioa Torre 0 Saioa Torre
ar., 2018(e)ko otsren 27(e)an, 14:33(e)tan
4. asterako proposamena Ainhoa Ezeiza Ainhoa Ezeiza 0 Ainhoa Ezeiza
al., 2018(e)ko otsren 26(e)an, 09:11(e)tan