4. astea: Zer aldatu beharko genuke gure irakas-jardueretatik?

Ulermen ezaren alde positiboa

 
 
Intz Iriarte-ren irudia
Ulermen ezaren alde positiboa
Intz Iriarte - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 28(e)an, 11:34(e)tan
 

-Nik ez dut ezer ulertu!

Zenbatetan entzuten dugu esaldi xelebre hau? Eta zenbaten pentsatu, ja, korrika eta presaka irakurri du, eta nik azaltzea nahi du.

Eta geuk, irakasle moduan, zenbatetan esaten dugu, irakurri berri dugun testuren bati buruz ez dugula ezer ulertu?

 

Zenbat egi eta zenbat gezur gordetzen ditu esaldi horrek? Ezin zehazki hori erantzun, baina "Ebaluazioa hizkuntzen irakaskuntzan" testuan irakurri bezela, alde kontzeptuala alde batera utzi behar dugu, eta "ez-ulermen" hortatik, etekina atera. 

Askotan, bertan irakurri dudan moduan, gauzak kolokan uzten dizkigu, aldez aurretik egun hortako eskola prestatu dugunean, aintzat hartu baitugu, ikasleek hori ulertuko zutela eta gai izango zirela ondorengo ariketak egiteko, baina ez ulermen horrek, dena momentuan aldatzea eskatzen digu, eta hor guk, irakasle bezela herraminta ezberdinak behar ditugu. 

Baina ulermen ez hori, bi aldetarikoa izan daiteke. Zenbatetan ez diegu ikasleei ulertzen idazten dutena edo ahoz azaldutakoa? Edo zer gertatzen da, testu bat oso argi ez dagoenean eta ikasleak ulertu ez, baina guk ere guztiz ulertzen ez dugunean? Horrelako kasuetan, nire lehen erreakzioa behintzat, zertxobait urduri jartzea da. Nola da posible nik ez ulertzea, ikasleek ulertu beharko luketeen zerbait? Horrelakoetan, eta berriro, proposatutako testuari erreparatuz, garrantzitsua deritzot, amankomunean jartzea gure kezkak, irakasle eta ikasleok, eta denen artean zentzua aurkitzea irakurritakoari. Agian, talde lan honi esker, guztiok atera bait dezakegu zerbait positiboa. Lotsa galdu behar zaio, ez ulertze horri; ulertzeko saiakera bat egon baita behintzat.

Ainhoak idatzi duenarekin bat nator dioenean, guztiok ontzat hartuko genukeela berak esaten duen zerbait, kurtsoko zuzendari moduan. Ikasleek ere berdina pentsatzen dute gugatik, baina batzuetan, guk geure esperientzia eta sentipenak partekatzerik baino ezin dugu, egi absolututik at. 

 

Animo azken txanpa honetan!

 

Intz Iriarte

 
Jon Bedialauneta-ren irudia
Er: Ulermen ezaren alde positiboa
Jon Bedialauneta - osteguna, 2018(e)ko martxoaren 1(e)an, 18:00(e)tan
 

Ni neu ere urduritu izan naiz ikasleek zerbait “ez ulertu”, niri galdetu, eta nik neuk ere erantzuten jakin ez dudanean. Hala ere, zer hobe ikasleen aurrean egiaz jokatu eta guk geuk ere antzik hartu ez diogula onartzea, ezta? “Ez ulertze” hori horrela ez dela frogatzeko aukera bikaina! Irakasleak ulermenaren gainean duen botere irizpide hori ekiditeko parada! Ikasle bakoitzak ulertu duena azalaraziz, bakoitzak eman dion esangura entzunez, sortzen diren usteak erabiliz elkarren artean eztabaidatuz. Aipatu duzun moduan, ez ulertze horretatik berebiziko etekina ateraz alegia.

Ainhoa Garmendia-ren irudia
Er: Ulermen ezaren alde positiboa
Ainhoa Garmendia - osteguna, 2018(e)ko martxoaren 1(e)an, 21:41(e)tan
 

Egia esango dizuet, ¨poztu¨ egin naiz zuek ere ¨larri¨ ibili zaretela irakurrita. Ni ere behin baino gehiagotan egon bainaiz egoera horretan. Egoera horietan naturaltasunez jokatu izan  dut eta ikasleei neuk ere zalantzak ditudala esan izan diet eta sarritan denok elkarrekin aurkitu izan dugu erantzun egokia.