4. astea: Zer aldatu beharko genuke gure irakas-jardueretatik?

Boterea galtzen, guztiok boteretsuagoak izan gaitezen

 
 
Intz Iriarte-ren irudia
Boterea galtzen, guztiok boteretsuagoak izan gaitezen
Intz Iriarte - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 28(e)an, 16:01(e)tan
 

Jabe-gabetzeari buruzko irakurketa zinez iruditu zait interesgarria. Ezagutzen ez nituen kontzeptu asko azaldu dira bertan, eta ustezko jabetzearen garrantziaren ordez, desjabetzearen edo jabe-gabetzearen garrantzia erakutsi dit. 

Bertan irakurri dugunaren arabera, oso garrantzitsua da gizakioak, gizaki garen einean, geure burua maitatzen, babesten eta zaintzen jakitea eta ikastea, askotan prozesu baten emaitza baita hau. Dena den, hori ez da nahikoa jabe-gabetze prozesu bat aurrera eramateko, horrelako prozesu konplexu batek atal ezberdinak baititu, eta niri ateantzioa benetan deitu didana atala, kolektibitatearen garrantziri buruz hitz egiten duena da. Elkarren arteko dugun beharra da azken finean kolektibitatea. Gero eta mundu indibidualista baterantz goaz, eta lehen aipatu bezala, garrantzitsua den arren geure burua zaintzea, eta aldaketa oro lehenik geure buruari ezarri behar badiogu ere, oraindik eta inportanteagoa da geure garaipenak, eta ikasitakoak elkarbanatzea, guztion mesederako. 

Hau zergaitik diot? Gelara bueltatuz, askotan ikusten dudan gabezia baita. Ikasle askok, ez dute onartzen euren jakituria eta beraien lana taldekideekin partekatzen. Oso ikasle finak dira bakarkako lanean, baina talde lanak aurrera eramatea eskatzen den bakoitzean, lan minimoa egiten dute, jakitun izan arren hori euren kalterako izango dela. Honen zergatia ez dakit non dagoen. Gaur egungo ikasleak lehenagokoak baino berekoiagoak dira akaso? Gizarte guztiz indibidualista baterantz goaz?

Zer iritzi duzue besteok?

 

Niri oso garrantzitsua iruditzen zait, ikasleek botere indibidualista hori galtzea, horrek taldea boteretsuago egiten badu.

 

Intz Iriarte

 

 
Maddi Alberdi-ren irudia
Er: Boterea galtzen, guztiok boteretsuagoak izan gaitezen
Maddi Alberdi - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 28(e)an, 16:58(e)tan
 

Kaixo Intz,

Eraikitze kolektiboaren garrantzia aipatzen zuen testuan, jabe- gabetzea ulertzeko zutabe bat bezala. Beste zutabeek ere atentzioa deitu didaten arren, zutabe hau iruditu zait, modu sinple eta garbi gabean jabe- gabetzearen oinarria azaltzen duena. Zuk esan bezala, ez gara bakarrik bizi, guk egiten dugunak (edoez dugunak), pentsatzeko moduak, erabakiak,... gizartean eragina du; guztiok osatzen dugun gizartean. Hala ere, zaila egite zaigu besteengan pentsatzea gure zilborrera begiratu aurretik; modu inkontziente batean, baina indibidualista jarrera azaltzen dugu askotan.

Boterearen eta jabe- gabetzearen inguruan, arreta deitu dit Michael FOUCAULT-ek egiten duen ekarpenak: Boterea bizi gareneko espazio eta lurralde guztietan azaltzen da, eta batzuetan Boterea eroatearen preso gara eta beste batzuetan guk eramaten dugu geure boterea erabiliz. Guztiok dugu boterea momentu batzuetan; irakasleon kasuan, ikasgela izan daiteke momentu horietako bat. Egoera horietan, testuak esaten duen bezala, boterea behean daudenen eskura utzi behar dugu (ikasleak),jabe- gabetuz. Modu honetara, ikaskuntza- irakaskuntza prozesu hezitzaile eta parekideagoa eginez.

Ikasleak indibidualistak eta berekoiak direla esaten dugu batzuetan; bakoitzak berea egin nahi izaten duela, kosta egiten zaiela besteen iritzia onartzea,... Baina guri ez al zaigu berdina gertatzen? Ez al dugu boterea guk izan nahi? Ez al digu gizarteak horrela erakutsi? Nola egin gure ikasgelan gizarte indibidualista honi aurka?

 

Maddi

Maite Campos-ren irudia
Er: Boterea galtzen, guztiok boteretsuagoak izan gaitezen
Maite Campos - ostirala, 2018(e)ko martxoaren 2(e)an, 16:29(e)tan
 

Arratsalde on denoi, 

Intz eta Maddy zuen idatziek ideia bat baino gehiago gorpuztu dituzte nere baitan.

Intz, zuri bezala neri ere jabe-gabetzearen kontuak jakinmina piztu dit. Jabe-gabetzearen garrantziaz gero eta gehiago mintzo zaigu gizartean ezta? Nik desjabetzeaz ondorengoa ulertzen dut: gizarteko partaide gisa sortu zinenetik lehengo aldiz zure estruktura (nortasuna) gainbehera erori eta zure esentziaren bila hasten zarenetik aurrera (alegia, zalantza existentzialetatik abiatuta zure izatea kuestionatzen duzunetik) zure bizitzarekin paralelo dihoan bigarrengo eraketa bat izango litzatekeenerako prozesua. Bigarrengo eraketa bat baino zuzenagoa litzateke eraketaren baitan (ezinezkoa baita kultur eraginetik askeko izaterik) auto eraketa. Auto eraketa honen funtsa honakoa litzatzeke: gizarteko galbaheak pasa ordez norberarengan sortuz doana norberaren filtroetatik pasata.  Filtroak pasatzean ni kontzeptua (gizarteak nitaz erakitzen duena bere sistema eta baialideekin bere idiosinkrasia elikatzeko nahiz biziraupena ziurtatzeko) eta izateari loturiko berezko nolakotasunaren (zeurea) bereizketa ematen da, behin hasita etengabean darraien desegitea.

Diozu bestalde, ikasle askok ez dutela taldekideekin partekatzen beraien jakituria. Ikasle finak direla bakarkako lanean baina taldean aritzeko eskatutakoan lan minimoa egiten dutela... Honek ez nau batere harritzen ze taldean lan egiteko eskatzen diegu, taldeak diharduteko benetako baliabideak eskaini gabe. Beraz, agian, ikasle horren jokaera horrelakoa izatearen atal baten errudun irakasleok gara ein batean. Taldean lan egiteko esaten diegunean lan estrategiak luzatu behar dizkiegu benetan elkarrekin lanena arituko badira, bestela lan paraleloa egingo dute. Bakoitzak berea eta gero deneak josi. Besteengan eragin gehien duen ikaslearen printzipioen arabera suertatuko da beraz nork lan egin eta nola... 

Ikasleek hain indibidualista jokatzeak ebrak ikusarazi behar digu ez garela gure lana zutabe esanguratsuetan oinarrituta egiten ari. Ezinezkoa litzateke ikasten dutena pasioz ikasiko balute besteekin konpartitu gabe egotea, ez duzue uste?