Ulermenaren inguruko lanketak egiten ditugunean, blog-eko testuan aipatzen den moduan, ahozko ulermenean eta idatzizkoan zentratu ohi gara. Hau da, irakasleak ahoz azaldu dituen kontzeptu eta adierazpenak ulertu dituzten zentratzen gara, edo irakurtzeko aipatu zaien testu horretan irakasleak garrantzitsutzat jo ditugun ideiak jaso ote dituzten egiaztatzeko galdera sorta luzatu izan zaie. Bi kasu hauetan, badirudi irakasleak duela egiazko erantzuna eta kasu batzuetan bakarra izan beharra daukala gainera. Prozesu honek ez du ikasleen motibazioa gehiegi pizten laguntzen, beraien erantzunak irakasleak esaten duenarekin bat egiten ez badu, gaizki ulertu dutenaren mezuarekin geratzen baitira.
Honi beste buelta bat emate asmora, idatzizko ulermenean ikasleek irakasleen erantzunak jaso ordez, beste ikaskide baten erantzunak jasotzen dituztenean, hausnarketarako abiapuntua izaten da eta beraien arteko iritzi trukaketak hasten dira. Esate baterako, zergatik jarri duzu hori? edo jarri dudana ez zaizu garrantzitsua iruditzen? Modu honetako galderak egiten dizkiete elkarri, ikaskideen ekarpenei arreta gehiago jarriz.
Azken finean, ikasleak prozesuko protagonista sentiaraztea ezinbesteko da, beraien ekarpenak garrantzitsuak direla ohartzen baitira. Honek beraiengan duten konfiantza indartzea ekartzen die, denon ikuspuntuak garrantzitsuak direla ohartuz.
Amaitzeko aipatu, ulermenaren interpretazioa bi modutan banatu izan dugun arren, ulertzearen kontzeptua hori baino zabalagoa dela eta bakoitzaren arrazoiketan eta ekarpenetan oinarritu beharko ginatekeela.