4. astea: Zer aldatu beharko genuke gure irakas-jardueretatik?

Jabe-gabetzea

 
 
Garazi Alberdi-ren irudia
Jabe-gabetzea
Garazi Alberdi - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 28(e)an, 15:05(e)tan
 

Hasteko, aipatu nahiko nuke eskertzekoa dela ikastaroak hausnarketa egiteko ematen digun aukera, gure egunerokotasunean ez gaudelako ohituta gelditzera eta hausnarketa egitera. Askotan, gauzak mekanikoki egiten ditugu eta eroso sentitzen gara horrekin, baina oso positiboa da alternatibetan pentsatzea eta modu desberdinean jokatzera ausartzera. Hausnarketa pertsonala besterik ez.

Aste honetako gaiari dagokionean, Alba Ayucaren blog sarrera irakurri dut eta horren inguruan komentatu nahiko nuke lehenik eta behin. Argazkiak baino ez ikusita, zaila izango zen asmatzea klasean daudela. Ikusten den giroa erlajatua da, hainbat argazkitan liburuak edota apunteak ikusten dira, baina ez dira klasearen erdigunea, klasearen erdigunea pertsonak direlako. Deskribatzen duen testuingurua unibertsitatea da, baina hori bigarren hezkuntzara eraman genezake?

Nik DBHko lehen eta bigarren zikloan ematen dut klase. Horrelako planteamenduak aurrera eramateko ikusten dudan lehen muga azpiegiturak dira. Klaseak nahiko txikiak dira eta espazio komunak oso urriak. Bestalde, ikasleak ohituta daude "bere lekuan" egotera, bere segurtasun eremua baita. Hortik ateratzen dituzunean, ikasleak taldekatzeko etab. ikasle gehienak deseroso eta erabat galduta sentitzen dira. Aurkezpenak eman behar dituztenean ere, ez dakite espazioa erabiltzen eta zurrun gelditzen dira bere tokian.

Hala ere, posiblea izan daiteke egoerari buelta ematea eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua modu honetan planteatzea. Noski, gero eta helduagoak gure ikasleak, orduan eta autonomia handiagoa izango dute eta honek guztiak erraztasun handiagoarekin funtzionatuko du. Hala ere, irakasleok ikasleak trebatu behar ditugu (edo lagungarriak diren erremintak eman behar dizkiegu) horrela lan egitera.

Onurak nabarmenak dira. Aipatu dudan bezala, giroa erlajatua baldin bada, ikasleak erosoago sentituko dira eta hobeto lan egingo dute. Gainera, beste gaitasun batzuk garatuko dituzte. Bizikidetzaren inguruko blog sarreran aipatzen den bezala, autogestioa bultzatuko da, baita autonomia eta elkarren arteko beharrak ere. Nire ustez, gaitasun horiek askotan edukiak baino garrantzitsuagoak dira, eraikitze kolektiboa bultzatzen duelako.

 

 
Ainhoa Garmendia-ren irudia
Er: Jabe-gabetzea
Ainhoa Garmendia - osteguna, 2018(e)ko martxoaren 1(e)an, 19:47(e)tan
 

kixo Garazi,

Erabat ados nago ikasleak ¨bere lekuan¨ egotera ohituta daudela diozunean eta hortik kanpo deseroso eta askotan nola antolatu ez dakitela ibiltzen direla talde lanak ezartzen zaizkienean.

Alba Ayucaren sarrera irakurtzen ari nintzela, nire ikasleekin horrelako gauza bat ezingo nukeela egin pentsatzen ari nintzen. Uste dut L.H-ko ikasleekin ez dela erreza giro ¨kaotikoan¨ lana egitea baina nere esperientzia laburrean bi egoera erabat ezberdin bizitu ditut. Ni L.H-ko irakaskuntzan hasi berria naiz eta   azken bi urtetan tutore moduan egotea tokatu zait bi ikastetxe erabat ezeberdinetan.

 Iazko ikastetxean Amara Berri sistema zuten, ez naiz sartuko sistema egokiena den edo ez eztabaidan, eta  haur hoiek zuten autonomia maila sekulakoa zen. Sistema ezugutzen ez nuenez sekulako ¨Kaosa¨ zela sentitu nuen hasiera batean. Ikasleak  noiznahi klasetik  ateratzen baitziren  beraien beharren arabera, hau da, fotokopiak ateratzera, behar zituzten liburuen bila, elkarrizketak egitera....  Lehen hilabetean erotuta ibili nintzela aitortu behar dut, esperientzia faltaren urduritasuna eta gelaren kontrol falta nuelaren sentipena gailentzen zitzaizkidan. Gelan sortzen zen mugimendua lanaren parte zen eta talde bakoitzak oso argi zuen zein zen beren helburua. 

Artengo ikastetxean aldiz, ez dute talde lanak egiteko ohiturarik, bakoitzak bere leku finkoa du eta klasea hasten denetik amaitu arte ez dira  mugitzen beraien lekutik.  Talde lanean jarri ditudanetan, antolatzeko  arazoak izan dituzte eta asko ez daude batere eroso. Hala ere, momentu batzuetan oso giro ona sortu da ikasgela barruan, ikasleak beraien artean laguntzen aritu baitira eta zituzten zalantzak euren artean galdetuz argitzen. Hala ere, ikastetxe hau ez dago egokituta eta ezta ohituta ere beste modu batera lan egitera eta gure gela barruko ¨kaosa¨  nahi dugulako sortu izan bada ere besteentzat  kaosa literalki izan daiteke eta  hor eztabaidak sortu.

Beraz Maddi zure hitz hauekin erabat ados nago:

Posiblea izan daiteke egoerari buelta ematea eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua modu honetan planteatzea. Noski, gero eta helduagoak gure ikasleak, orduan eta autonomia handiagoa izango dute eta honek guztiak erraztasun handiagoarekin funtzionatuko du. Hala ere, irakasleok ikasleak trebatu behar ditugu (edo lagungarriak diren erremintak eman behar dizkiegu) horrela lan egitera.

Onurak nabarmenak dira. Aipatu dudan bezala, giroa erlajatua baldin bada, ikasleak erosoago sentituko dira eta hobeto lan egingo dute. Gainera, beste gaitasun batzuk garatuko dituzte.