Kaixo Intz,
Ea zure ikasgelan dituzun "zailtasun" horiekin laguntzeko balio dizuten ideiak.
Nahiz eta ni Lehen Hezkuntzako irakasle naizen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak asko ezagutzen ez ditudan, ikaskuntza- prozesuaren oinarria adin guztientzat berdina dela iruditzen zait: motibazioa. Zuk esan bezala, zailagoa izaten da helduagoak diren heinean ikasleei motibagarriak zaizkien gauzak lantzea. Zure ideia interesgarria iruditu zait, teknologia berriak ikasgelan erabiltzearena, baina egia da baita ere,horiek modu egokian erabiltzeko tresnak eskaini behar dizkiegula.
Gure ikastetxean, bai LHn baita DBHn ere, PBLak (Problem Based Learning) asko erabiltzen ditugu. "Proiektu" hauetan, ikasleei arazo bat planteatzen zaie etaarazo horrentzat konponbideak aurkitu behar dituzte.
Adibidez: "DBH2ko ikasleak kexan daude beren liburuetan determinatzaileak ez daudelako ondo azalduta. Zer egin dezakegu DBH3ko ikasleok beraiei laguntzeko?" Arazo horretatik abiatuz, proposamenak jasotzen dira eta PBLaren helburua "apunte" batzuk sortzea edo txosten eta ariketa multzo bat izan daiteke.
Edo, " Eskolako matrikulazio epea irekitzera doa eta zuzendaritzak eskolako iragarki erakargarri batzuk egiteko esan digu; kalean jartzeko iragarkiak, bideoak,online pubilkazioak,..."
Adibideak dira, baina honekin esan nahi dudana zera da;ikasleak egoera edo arazo erreal baten aurrean asko motibatzen direla. Beren lana eskolaz kanpo baliagarria dela ikusteak asko motibatzen ditu. Beraz, zure eskolan aukera baduzu, PBL-ren bat probatzera animatzen zaitut!