Aste honetako irakurgaiek eragin didaten lehen hausnarketa, eskolan proposatzen den/dugun ahozko estrukturatu horrekiko da. Idatzizkoa estrukturatua da, eta ahozkoa ere diskurtso antolatu eta itxia bilakatzen da. Modu honetan, ikasleek hitz egiteko orduan akatsen bat egiteko duten beldurra edo errespetua sorrarazten da. Baina ezta ezarririko ahozkoaren estruktura zurrun batengatik soilik, baita irakasleok ahozkotasuna lantzean dugun jarreragatik ere. Uneoro ikaslea zuzentzea eta ikasleak esan behar duena esan aurretik kontuz izateko esateak ere badu eragina. Eta nire iritziz, kontrakoa da lortu behar duguna, ikaslea aske eta lasai sentitzea bururatu zaion hori esateko alajaina. Irakurgaian aipatu bezala, ahozkotasuna inkontzientziatik dator, eta ikasleari modu “natural” horretan adierazten utzi beharrean, ikasleak beraien kontzientzian ariketa aldrebesak egitera gonbidatzen ditugu.