3. astea: Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioa

Ahotik eskura presarik gabe

 
 
Saioa Torre-ren irudia
Ahotik eskura presarik gabe
Saioa Torre - asteartea, 2018(e)ko otsailaren 20(e)an, 11:31(e)tan
 

‘Ahozkotasuna enpatikoa eta partehartzailea da: ahozkotasunaren formek lekuko pertsonen edo pertsonaien kontaketak berreskuratzen dituzte, eta horrela jendea identifikatua sentitzen da’. Identifikatuta sentitzeak esan nahi du hizkuntza bizia eta adierazkorra lantzeko aukera dutela ikasleek eta, horrela, erraztasuna hartzen dute egunerokotasunean hizkuntza hori erabiltzeko. Hizkuntzaren arlo ludikoa eta naturala bilatzea ezinbestekoa da, gai motibagarrietatik abiatu (eguraldia izan daiteke horietako bat, beti erabiltzen dena, agian, baina erabat funtzionatzen duena gelan, nire ustez, ikasle nagusi zein gaztetxoekin). Aisialdia, afizioak, ofizioak, ametsak, ohiturak… izan daitezke gai posibleak, taldekideen artean enpatia bilatuz (batek dioena entzun eta nik nirea erantzun), ikasle batetik besterako transmisioa indartu eta hizkuntzan murgilduz.

Historian atzera egin eta datuak aztertu ondoren, Walterrek ahozkotasunari buruz idatzitako liburuaren atal horretako azken azpi-puntuan honakoa dio: ‘la transición de la oralidad a la escritura fue lenta’. Ideia hori oinarritzat hartuta, guk ere trantsizioa egiteko presarik ez dugu izan behar, batez ere hizkuntzaren ikaste-prozesuaren hasierako etapa horietan. 

 
Maite Campos-ren irudia
Er: Ahotik eskura presarik gabe
Maite Campos - igandea, 2018(e)ko otsailaren 25(e)an, 22:35(e)tan
 

Gabon, Saioa.

Modu sinple bezain naturalean agertzen dituzun ideiekin bat egiten dudan einean "... eta horrela jendea identifikatua sentitzen da" baieztapenean sakondu nahiko nuke.

Nere ustez irakasleon baitan dago jendea (gure kasuan ikasleak) identifikatua sentiaraztera eramatea. Hau da, identifikatua sentitzea entzulearen baitan ematen den egoera den arren ez dut uste berak sortzen duenik, igorleak baizik. Aurrean dugun ikaslearen berri izan ahala, ikasle horri eskaintzen diogun hizkuntzarekin bat egiteko ikaslearen baitan zein erpin ukitu behar dugun ikertzea da irakasleon lana. Behin puntu magikoa ukituta, horretan arakatuz (elkarri sentitze hori indartuz) osrtuko dugu identifikazioa.

Orokorrean uste dut modu ezberdinean ematen dela identifikazioa ahoz entzundako edo irakurritako zerbaiten aurrean. Entzundakoarekiko erreakzioa bat batekoa izaten da, idatzitakoa irakurritakoan berriz hausnartzera garamatzan prozesu bat hasten dela esango nuke... beraz erantzunaren nolakotasuna (egituraketa) desberdina da bi kasuetan.

Ahantzi egiten dugu idaztea (kode bezala) kultura gehienetan ahozko kontuak biltzeko asmoz sortu zela, ahoz esaten zena trasmititzeko aukerarik etzegoelako edo beste hainbat faktore tarteko. Kontua jakituria ez galtzea zen. Idaztea gordailu moduan, jakinekoa zena desagertu ez zedin sortu zen eta erabilera hori eman zitzaion. Egun ordea, aste honetako testuetan iradoki den gisan, idaztea tresna edo gailu izatetik helburu izatera igaro dela deritzot.

Duela gutxi arte ongi bereizita aritzen ginen bi egituretan, berriketan edo idazten. Lehena egora informalagoekin lotu ohi dugu lehengo tupustean, bigarrena berriz "garrantsitsuagoak diren adierazpenekin". Baina egungo teknologien erabilerek (mugikorreko whatsapp aplikazioan kasu) ez al dakarkite berriketan arituko bagina bezala idaztera igarotzea? Eta ez ote da gobernua informala formalizatu nahiean eta formala informalizatzen ari? Ez al da dena gero eta homogeneoagoa esparrua edozein delarik? Sistemak, gobernuak, estatuak, ideologia neoliberalek... denek nahi dute kultura herrikoia bereganatu do euren desiak kultur herrikoitu. Zuek zer diozue?

Ni ere zurekin Saioa, ahotik eskura presarik gabe.