Kaixo,
Nik ere aurten antzeko saiakera egin dut DBHko 3. mailan. ETB1 Kataluniako TV3 katean nerabeen artean arrakastatsua izan den Merli telesaila hasi baita emititzen igande gauetan. Lehenengo atala klasean ikusi genuen, gero ahoz komentatzeko. Oso ondo atera zen, ikasle asko egoera askorekin identifikatuta sentitu zirelako (guraso-seme-alaba harremanak, guraso bananduek beraien artean izan dezaketen harremanaz, irakasleek hausnarrarazteko duten ahalmenaz...) eta hizketarako eta ezbaidarako aukerak eman zituelako, bat-batekotasuna nagusituz, hemen ez zutelako aurrez idatzizkoa landu (beraz, primeran!).
Ikasleei igandetan telesail hori ikusteko konpromisoa eskatu nien, etxean komentatzeko eta horrela gurasoek edo etxekoek ere, gehienak erdaldunak, euskarara hurbilpen bat egingo zutela beraiekin batera. Aldi berean, hainbat ikasle telesail hori gaztelaniaz egongo behar zela esaten hasi ziren. Bada, hurrengo asterako, Netflixen gaztelaniaz zegoela esan zuten batzuk eta ordura arteko ilusio guztia zapuztu zitzaidan. Nire haserrea, amorrua eta tristura adierazi nien, euskaraz zerbait kontsumitzeko aukera eman eta beraien jarrera bestelakoa delako. Telesaila gustatu arren, euskararen kontrako jarrera da nagusi: beraien helburu nagusia euskaraz ez kontsumitzea dela iruditzen zait. Ondorioz, beste batzuei amorrua eman arren, lanketa horrekin ez jarraitzea erabaki dut: alde batetik, beraienganako konfiantza galdu dudalako, kontrako jarrera pasiboa dela-eta; eta, beste aldetik, gaztelania hutsean kontsumitzen duten zerbait ez dudalako ikasgelan erabiliko.
Uste dut horrelako egoerak ezin direla saihestu eta nerabezaroan murgilduta dauden ikasleekin are gutxiago. Nik inpotentzia ikaragarria sentitu dut, ilusioa neukalako, funtziona zezakeen zerbait zela sinestarazi zidatelako. Ez dakit zuoi beste intenbideren bat bururatzen zaizuen. Oraingo egoera honek ez du atzera buetarik, baina etorkizun batean berriro antzekorik gerta ez dakidan batez ere.