Metodo audio-lingualaren inguruan badaukat esperientzia apur bat, behintzat ikasle bezala. Ene! Alferrik galdutako dirutza!
Ingelesa ikasteko akademia batera apuntatu nintzen, non metodo audio-lingualean oinarritzen ziren. Testuak dioen bezala, behin eta berriz errepikatzen ziren esaldiak baina nire kasuan, ahoz baino idatzi egin behar nituen ordenagailuan. Ez dut metodo hau batre egokia ikusten hizkuntza bat ikasteko. Batetik, Ikuspegi komunikatiboa ez da batere jorratzen, nahiz eta eguneroko egoeretan edo bizipenetan oinarritu eta ez dizu inprobisazio edo zure "hizkuntza" edo zure hitzegiteko modua aplikazeko aukerarik ematen. Bestetik, gramatikalki ere zuzen egon daitezkeen beste aukerak ez ditu onartzen. Hainbatetan ere letra bat txarto idatzi akats batengatik eta errorea kontsideratzen zuen (eskerrik asko, Garazi). Erantzun beharreko esaldia idazteko denbora mugatua zen eta ez bazizun denbora ematen, txarto, eta behin eta berriz agertzen zitzaizun esaldi hori, jakingo ez bazenu bezala. Nire aitak kurtso berdina egin zuen euskara ikasteko eta ordenagailuz astiro idazten zuenez bere euskara maila baxua zela adierazten zion programak. Gixajoa… Funtsean, esaldi batzuk ikasteak, gramatikalki eta ortografikoki zuzen egonda ere, ez du ziurtatzen hizkuntza bat menderatzen duzunik.