Kaixo,
Ni Haur Hezkuntzako irakaslea izanik, hizkuntzak ez ditugula "arlo" bezala irakasten azaldu nahi dut. Gure egunerokotasunean sartzen da, modu "natural" batean eta adinagatik, oraindik idazten ez dakitenez edo ikasten hasi berri direnez, argi dago guretzat ikuspegi komunikatiboak daukan garrantzia. Gure kasuan, eguneroko errutinetan gero eta esaldi konplexuagoa sortzen ditugu eta bertan zuzentasuna eta arau gramatikalak lantzen ditugu, teoria sakonean sartu barik, noski. Kantak eta ipuinak errepikatuz, piktogramekin esaldiak osatuz, antzerkien bidez... edo antzeko jarduerez baliatzen gara hizkuntzen irakaskuntzarako.