KULTURA HERRIKOIAK BALIABIDE SORTZAILE GISA atalean interesgarria iruditu zait kultura herrikoiak eduki dezakeen botere eraldatzailea eta hemendik datorren gutasunaren aldarrikapena.
Masa-kultura gailentzen ari da gizartean eta honen eragina da bizimodu bertikal bat, non politika eta herriaren eralzioa hautsi egin den eta "espezializatuek" markatzen diguten egin beharrekoa, beraiek esan eta guk egin. Baina honi buelta eman behar zaio kultura herrikoiak ematen dituen baliabideak aprobetxatuz eta autogestioa sustatuz, hau da, herria politikaren egunerokotasunean sartuz berriro.
Nola lortu daiteke ordea utopikotzat jotzen dugun egoera hori? Orokorrean hezkuntzara jotzen dugu horrelako eta bestelako arazoak bideratzeko, baina hezkuntzak gainezka egiten du horrelako presioarekin. Iruditzen zait, herri hezitzaile bat behar dugula, eskola bide bakarra izan beharrean gizarteko erakunde eta zerbitzu ezberdinak bilduz eta elkarren artean herritarrei baliabideak eman utopia horretara hurbiltzeko.