2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

Harreman moduen aldaketa

 
 
Jon Bedialauneta-ren irudia
Harreman moduen aldaketa
Jon Bedialauneta - asteartea, 2018(e)ko otsailaren 13(e)an, 11:24(e)tan
 

Testua irakurtzen ari nintzen bitartean, egungo errealitatearekin loturik dagoen albiste bat etorri zait burura. Irakurgaiaren edukia (ez da gizabanakoa komunikatzen dena, parte-hartze kontrolatua, errealitatearen ahultzea, komunikazioaren teknologia berrien bitartez elkarrekin egoteko moduak aldatzen saiatzen ari dira), orainaldiko gizartean bete-betean nola islatzen den ohartu naiz. Aipatu dudan albistea azalduko dut egin berri dudan lotura hori ulertarazteko:

Duela egun batzuk, Amazon konpainiak bere azken proiektu pilotua aurkeztu zuen. Dendetan kontsumitzeko modu berri bat, non langilerik ez dagoen, kutxazainik ere ez dagoen. Denda sarreran mugikorra sentsore batera hurbildu, nahi dituzun produktuak hartu eta irteterakoan mugikorrean azaltzen da erositako produktuen zerrenda eta ordainagiria. Kamarekin eta sentsoreekin kontrolaturiko espazio bat sortu dute horretarako. Modu honetan, harreman modua aldatu egiten da, hein batean desagerrarazi. Ezarririko sistemak erabat hozten du kolektiboen harreman modua, bat-bateko elkarrizketen jolasaldia. Non gelditzen da herriko plazetan antolatzen ziren (eta oraindik irauten duten) merkatuen aberastasuna? Non eskuetan baserriko produktu freskoak eusten zituztela elkarren kontuak kontatzen ziren espazioak? Edota haratago joan gabe, adibide txoro bat jartzearren, zeini eskatu kontuak ordainketa gaizki egin bada kutxazainik ere ez badago? Jesus Martin Barberok aipatu gisan, mapa mentalen lurraldegabetzea eragiten da.

Albistea interneten ere aurkitu dut, norbaitek interesa balu:

 
Irati Imaz-ren irudia
Er: Harreman moduen aldaketa
Irati Imaz - osteguna, 2018(e)ko otsailaren 15(e)an, 17:19(e)tan
 

Aste honetako gaia, hausnarketa hortara iristeko abiapuntu aprosa delakoan nago. Gaur egungo bizi ohiturek eta kasu honetan amazonek gure eskura jartzen dituen aldaketek, gure eguneroko elkarrizketa, hizkuntzaren erabilera eta komunikaziorako tresnak zein abilezia, trebetasunak ahultzea dakar.

Agian gaitik pixka bat aldenduko naiz ondorengo aipamenarekin, baina gauza antzekoa gertatzen delakoan nago erosketak ordaintzeko erabiltzen dugun sistemarekin. Geroz eta jende gutxiagok egiten ditu ordainketak metalikoan. Lehen, ordainketa gehienak metalikoan egiten zirenean, dendariak zenbat itzuli behar zizun edo norberaren diru-zorroan txapon pilaketarik ez izateko, ze kantitate ematea komini zitzaizun pentsaraztea zekarren. Gaur egun erosketen gehiengoa txartel bidez egitea erosoagoa egiten bazaigu ere, benetan onurarik egiten ote digu?

Gaitik gehiegi aldendu gabe, zera esatea gustatuko litzaidake. Gaur egungo sistemak benetan pentsarazten jartzen gaitu, konpetenteagoak izatera bultzatzen gaitu? .

Maite Campos-ren irudia
Er: Harreman moduen aldaketa
Maite Campos - ostirala, 2018(e)ko otsailaren 16(e)an, 20:03(e)tan
 

Arratsalde on, 

Oiloipurdia jarri dit zuk plazaratu duzun bideoak baina egia esan behin baino gehiagotan etorri zait halakorik burura. Eta nola ez, bideoa gaiarekin uztartuz honako pentsamenduetan ibili naiz murgiduta haste honetan. Pentsamendu guztiek, azkenean, honako burutapenean amaitu dira:

 

- Hartu emaneko egoran dauden bi agenteen nolakotasuna:

Duela gutxi arte "hartu-emaneko egoeran dauden bi agente" jarri ordez elkarrizketa bat mantentzen edota berriketan ari diren bi pertsona idatziko nuke, egun ordea, egoera hauek errotik aldatzen ari dira formari dagokionez. Oraintsu arte ahozko hizkuntza eta idatzizkoa elementu zentralak ziren hartuemanean eta bigarren plano batean, aurrekoen osagarri gisa, geratzen ziren gorputz hizkuntza eta elkarrizketan partaide diren gainontzeko baliabideak (kode unibertsalak, bisualki esanahi propioa duten irudi estandarizatuak...).

Egungo hartu-emanak geroz eta esfortzu eta burhauste gutxiagokoak dira partaideentzat, aberastasun urriagokoak. Askotan hartu-emana denboran luzatzen den sekeuntzia bihurtu da: batak gaur esan edo idatzi eta besteak egunetara jaso edo erantzun dezakeelako (geure foroa kasu). Egun hitza zentro izatetik alboratu eta irudia dago ia beti erdigunean. Irudi bidez komunikatzeko joera eta ohitura garatzen doan einean, ahozkotasuna ahulduz doalakoan nago (hizkuntz estrukturalizatu,homogenizatu eta xehetutakoa oraindik eta deskafeinatuagoa bihurtuz: jariotasunik eta aniztasunik gabeko hizkuntzak ernetuz. Hizkuntza beharrik gabe kode sistema unibertsalen bidez erlazionatzera helduko gara apurka-apurka, keinu eta irudi bidezko kode sistemekin elkar ulertzera iritsi gaitezkeelako mundukera nahiz bizikera globalizatu honek dakarkiguna ikusita.

Behin honaino iritsita... birplanteatu beharrean gaude hizkuntza irakastean indarrak non jarri. Aste honetako testuan fokoa aipatzen den bezala, fokalizatu beharra dugu zerk erakar dezakeen edonor hizkuntza bat ikastera. Erantzunaren atal bat...IRRIKAK. Eta nondik sor dakioke ba edonori irrika? Beste batek hizkuntza hori IRRIKAZ, PASIOZ BIZITZEAK blaituta, ez dago besterik.

Hizkuntzaren alderdi eta egitura poetiko,metafisiko eta estetikotik gertura gaitezke agian irrika sortzera aipatzen diren proiektu eta ataza bidezko baliabideekin ikuspegi estrukturalistatik hizkuntza dialeltikoa ahalbideratzera... Dela eredu asimilatzailea, dela murgiltze ereduan... Esperientziek erakusten digutena honakoa da: gure herri maite honetan hizkuntz transmisioan hamarkadetan eginiko lana agian gehiegi gauzatu dela ikuspegi estrukturalistatik. Lankera honen ostean jaso ditugun ereindako haziek agerian uzten digute hiztunak ez direla sortzen hizkuntza irakaskuntza estrukturalki eskeini izanagatik. Zer uste duzue zuek?