2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

Irakaskuntza esperientzia

 
 
Itziar Barrutia-ren irudia
Irakaskuntza esperientzia
Itziar Barrutia - ostirala, 2018(e)ko otsailaren 16(e)an, 17:04(e)tan
 

Nik Haur eta Lehen Hezkuntzan egiten dut lana Entzumen eta Hizkuntza irakaslea naiz komunikazio arazoak dituzten ikasleekin. Nire lana burutzerako orduan komunikazioa garatzea da helburu nagusia eta ikuspegi komunikatiboan oinarritzen dut lana; ikaslearen interesgunetatik abiatuz bere komunikazio gaitasuna indartzea da helburua. Gramatika alderdia ez da garrantzitsuena ikaslearen produkzioa baloratzerako orduan. Baina ikasleari ematen zaion eredua ikuspegi honen araberakoa da, hau da, egitura morfosintaktiko "zuzenak" erabiltzen ditut.

 

Beraz, nire lanean bi ikuspegi hauek uztartzen ditut. Ikuspegi komunikatiboak du garrantzia gehien, baina ikuspuntu gramatikalak ere badu bere lekua.