Kaixo,
Dokumentuak aztertzen nenbilen bitartean, gaur egungo gazteen harremantzeko modua etorri zait burura eta zure ekarpenarekin bat nator erabat, guztiz identifikatua sentitu bainaiz. Ni ere ingeleseko irakaslea naiz eta frantsesa ere irakasten dut. Atzerriko hizkuntzeko irakasleek erronka handia daukagu, izan ere, komunikazioa bultzatu behar dugu bere ingurunean erabiltzen ez diren hizkuntzetan.
Teknologia berriek, batez ere mugikorrek, berrikuntza handia suposatu dute. Ni ikaslea nintzenean, mezuak bidaltzeko eta dei egiteko erabiltzen genuen gazteek. Orain, ordea, haien arteko deiak oso urriak dira eta haien arteko mezuak ugaritu egin dira, beraz, hor aurki genezake motibazio iturri bat. Alde batetik, hizkuntza gaitasuna handituko lukete eta beste alde batetik IKT gaitasunak garatuko lituzkete, beraz, ezin gara izan teknologia berriak klaseetan erabiltzearen beldur.
Egia da, batez ere DBH 1. eta 2. mailetan “errazagoa” dela role play moduko ariketak egitea, nahiz eta haiek baliabide linguistiko gutxiago eduki, nire ustez, lotsa gutxiago daukate eta ez dira deseroso sentitzen mota horietako ariketak egiterakoan. Ondoren, DBHko bigarren zikloara pasatzen direnean, asko aldatzen dira fisikoki eta beraien izaera markatuagoa dute. Hemen arazoa sortzen da askotan ez daudelako prest, motibaziorik ez daukatelako edo ez direlako eroso sentitzen. Instagrama edo Whatsappa erabiltzea ez dakit utopikoa den, baina ikasleek egunerokotasunean erabiltzen dituzte tresnekin egingo lukete lan eta motibatuagoak sentituko lirateke nire ustez… Nik behin baino gehiagotan erabili izan ditut pertsona famatuen Tweet-ak nire klaseetan, eztabaida pizteko eta ondorioz, komunikazioa lantzeko. Beraz, proba genezake!
Hurrengora arte
Garazi Alberdi