Kaixo denoi:
Guztiz ados nago hemen komentatu duzuenarekin. Nik ere itzelezko buru hausteak ditut, nire ikasleek euskaraz hitz egitea lortzeko.
Denetarik frogatu dut eta ez dut haiek gelan euskaraz hitz egitea lortzen. Nirekin ere, erderaz hitz egiten dute, nahiz eta egunero euskaraz hitz egiteko esan.
Azkenengo gauza egin dudana, euskaraz hitz egiten ahalegindu direnei diploma bat ematea izan da. Baina hala ere, ez ditut aurrerapenik ikusten.
Nire ustez, ezaugarri desberdinek eragina dute honetan, eta denak ez daude gure esku. Batetik dago, guk eskolan euskararen erabilera sustatzeko egiten ditugun ahalegin eta ekintza guztiak, bestetik, ikasle horiek euskarari ematen dien garrantzia (hau askotan familiatik jasotzen da) azkenik, ikaskideekin dituzten harreman motak eta ohiturak. Ez ba al zaizue inoiz gertatu, pertsona bat erderaz hitz egiten ezagutu duzuna, nahiz eta euskara jakin, beti hitz egiten duzula horrekin erderaz? Baita kontrakoa ere, euskaraz hitz egiten ezagutu duzun batekin, beti euskaraz hitz egiten duzu.
Hau ere, geure ikasleei gertatzen zaie, eta ohitura horiek aldatzea zaila da. Baina horiei, dituzten zailtasunak eta agian ere gramatikari ematen diogun gehiegizko garrantziak gehitzen zaizkie.
Zer egin honen aurrean? Nire aburuz, euskara modu naturalean transmititu, eta jarduera motibatzaileak erabili beharko ziren. Baina honek ez du beti funtzionatzen.
Honetaz gain, garrantzi handia eman beharko genion, akatsetatik ikasteari, eta nola ez, geure ikasleei beti hori transmititu. Askotan, ez dute hitz egin nahi, “txarto” egingo dutelako. Frakasoari duten beldur horri aurre egin behar diogu, agian, modurik onena, ikuspuntu dialektikoa erabiltzea izango litzateke.
Hurrengorarte.
Aintzane.