Ingeleseko irakaslea izanik, ikasleekin komunikatzeko zein eurek nirekin komunikatzeko erabiltzen duten lengoaia ez da geure ama hizkuntza. Honek baditu bere zailtasunak, baina horiek guztiok jakin badakizkigu, eta gaur ez dut nahi horri buruz hitz egin.
Bidalitako dokumentu ezberdinei erreparatu ostean, atentzioa deitu dit, ikuspegi komunikatiboak gelan lantzeko eskeintzen dituen aukerak. Nirea bezelako gai batean, garrantzitsua baita, ikaslegoari ahalik eta aktibitate sorta ezberdin proposatzea, hauek eroso sentitu daitezen ingelesez mintzatzen eta euskara erabiltzeko beharrik izan ez dezaten. Nik ikusten dudan arazo handiena, ikasleen motibazio mailari lotutakoa da. DBHko lehen mailan edo bigarrenean, oraindik ikasleak horrelako ariketetan (elkarrizketak grabatu, dramatizazioak, ahozko aurkezpenak....) aurrera eramatea posible da, aldiz Bigarren Hezkuntzako azken mailetan, hau ez zait horren xinplea suertatzen, eta horrelako ariketa garrantzitsuak azkenean ia ez ditugu egiten.
Bestalde, eta agian topikotzat jo genezake, baina eurek komunikatzeko gehien erabiltzen dituzten tresnak erabiltzea pentsatu izan dut, praktikan jarri ez dugun arren. Nire ikasleei, adibidez instagram, sare sozialaren bitartez harremantzea asko gustatzen zaie, eta hori dela eta, behin baino gehiagotan pentsatu dut, gelan erabiltzeko profil bat ondo legokela, ingeles badira euren arteko interakzioak. Bertan ez genuke bakarrik hizkuntza idatzia landuko, baizik eta ahozkoa ere "live" eta antzeko bideoekin.
Antzeko ezer erabili duzue ikasgelan, edo hau liburuetan planteatzen den errealitate faltsu bat baino ez da?
Ondo izan,
Intz Iriarte