Irakurri dudanez, nik baino esperientzia zabalagoa, askoz zabalagoa duzu nagusien hezkuntzan; esan bezala, niri lanpostua hau aurten egokitu zaitu eta datorren ikasturtean batek daki nire ikasleek 8 ala 68 urte izango dituzten. Ondo deritzot ikuspegiak haien artean baztertzaileak ez direla esaten duzunean eta, unean-unean behar dugunetik jotzea dela egokiena helburua bilatzeko. Aurrerantzean, beraz, hirugarren ikuspegia, dialektikoa, izango dut buruan nire atazak garatzerakoan eta, nahiz eta beste ikuspegietan oinarritzen diren lantxoak egin, azken helburua beti izango da zuk gomendatutakoa. Eskerrik asko!