2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

Harreman moduen aldaketa

 
 
Maite Campos-ren irudia
Er: Harreman moduen aldaketa
Maite Campos - ostirala, 2018(e)ko otsailaren 16(e)an, 20:03(e)tan
 

Arratsalde on, 

Oiloipurdia jarri dit zuk plazaratu duzun bideoak baina egia esan behin baino gehiagotan etorri zait halakorik burura. Eta nola ez, bideoa gaiarekin uztartuz honako pentsamenduetan ibili naiz murgiduta haste honetan. Pentsamendu guztiek, azkenean, honako burutapenean amaitu dira:

 

- Hartu emaneko egoran dauden bi agenteen nolakotasuna:

Duela gutxi arte "hartu-emaneko egoeran dauden bi agente" jarri ordez elkarrizketa bat mantentzen edota berriketan ari diren bi pertsona idatziko nuke, egun ordea, egoera hauek errotik aldatzen ari dira formari dagokionez. Oraintsu arte ahozko hizkuntza eta idatzizkoa elementu zentralak ziren hartuemanean eta bigarren plano batean, aurrekoen osagarri gisa, geratzen ziren gorputz hizkuntza eta elkarrizketan partaide diren gainontzeko baliabideak (kode unibertsalak, bisualki esanahi propioa duten irudi estandarizatuak...).

Egungo hartu-emanak geroz eta esfortzu eta burhauste gutxiagokoak dira partaideentzat, aberastasun urriagokoak. Askotan hartu-emana denboran luzatzen den sekeuntzia bihurtu da: batak gaur esan edo idatzi eta besteak egunetara jaso edo erantzun dezakeelako (geure foroa kasu). Egun hitza zentro izatetik alboratu eta irudia dago ia beti erdigunean. Irudi bidez komunikatzeko joera eta ohitura garatzen doan einean, ahozkotasuna ahulduz doalakoan nago (hizkuntz estrukturalizatu,homogenizatu eta xehetutakoa oraindik eta deskafeinatuagoa bihurtuz: jariotasunik eta aniztasunik gabeko hizkuntzak ernetuz. Hizkuntza beharrik gabe kode sistema unibertsalen bidez erlazionatzera helduko gara apurka-apurka, keinu eta irudi bidezko kode sistemekin elkar ulertzera iritsi gaitezkeelako mundukera nahiz bizikera globalizatu honek dakarkiguna ikusita.

Behin honaino iritsita... birplanteatu beharrean gaude hizkuntza irakastean indarrak non jarri. Aste honetako testuan fokoa aipatzen den bezala, fokalizatu beharra dugu zerk erakar dezakeen edonor hizkuntza bat ikastera. Erantzunaren atal bat...IRRIKAK. Eta nondik sor dakioke ba edonori irrika? Beste batek hizkuntza hori IRRIKAZ, PASIOZ BIZITZEAK blaituta, ez dago besterik.

Hizkuntzaren alderdi eta egitura poetiko,metafisiko eta estetikotik gertura gaitezke agian irrika sortzera aipatzen diren proiektu eta ataza bidezko baliabideekin ikuspegi estrukturalistatik hizkuntza dialeltikoa ahalbideratzera... Dela eredu asimilatzailea, dela murgiltze ereduan... Esperientziek erakusten digutena honakoa da: gure herri maite honetan hizkuntz transmisioan hamarkadetan eginiko lana agian gehiegi gauzatu dela ikuspegi estrukturalistatik. Lankera honen ostean jaso ditugun ereindako haziek agerian uzten digute hiztunak ez direla sortzen hizkuntza irakaskuntza estrukturalki eskeini izanagatik. Zer uste duzue zuek?