2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

Hizkuntzaren irakaskuntza gelan

 
 
Aintzane Rojo-ren irudia
Hizkuntzaren irakaskuntza gelan
Aintzane Rojo - astelehena, 2018(e)ko otsailaren 12(e)an, 19:48(e)tan
 

Irakaskuntzan esperientzia handirik ez dudan arren, badaramat pare bat urte lanean haur hezkuntzan baita lehen hezkuntzan ere.

Hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez, esperientzia oso desberdinak izan ditut. Beti D ereduan egon naiz irakasle moduan, beraz, euskararen irakaskuntzari egingo diot erreferentzia beti.

Orain dela pare bat urte, Bizkaiko herri eskola txiki baten egon nintzen haur hezkuntzako 5 urteko gelan. Bertan, imajinatuko duzuenez, ikasleek ez zuten inolako arazorik euskaraz adierazteko. Baina elkarrizketetan eta haien adierazpenetan, arazorik ez zituzten arren, idazteko adierazpenean ez zen berdina gertatzen. Idazten ikasten hasi ziren, eta ulertzekoa denez, hitz egiten zuten moduan idazten zuten. Kasu honetan, garrantzitsua zen, idazketan egiten zituzten laburdurak zuzentzea.

Urte honetan, testuinguru guztiz desberdin baten egiten dut lan. Lehen hezkuntzako lehenengo mailan dauden ikasle atzerritarrekin nago. Nire ikasle gehienen ama hizkuntza, ez da ez euskara ez erdara ere. Hala ere, erdara erabiltzen dute haien artean, kalean erabiltzen duten hizkuntza bakarra baita. Baina honek ez du esan nahi erdara ere ondo erabiltzen dutenik. Euskara beraz, eskolan bakarrik entzuten dute eta oso maila baxua daukate. Den dena erderaz esaten dute, eta haien atzetik ibili behar naiz egunero, euskaraz mintzatzeko esaten. Ikasle hauek beraz, oso hiztegi eskasa daukate, beraz haien hizkuntza adierazpena oso eskasa da ere. Kasu honetan, nire ustez, ikuspegi komunikatiboa eta dialektikoa erabiltzen dudan arren, gramatikala ere erabiltzen dut.

Natur zientzietako gaietatik abiatuta, lan egiten dugu hizkuntzan. Hiztegia lantzeko, material manipulatiboa erabiltzen dugu, nor da nor jolasa, animalien bingoa adibidez… modu honetan ere, adjektiboak ikasten doaz, aurrerantzean deskribapenak egiteko. Garrantzi handia ematen diogu hizkuntza adierazpenari, bai idatziz bai ahozkoan ere. Egiten ditugun jolas guztiak beraz, produkzio txikiak sortzeko gai izateari zuzenduta daude.

Baina modu natural batean, gehien bat ahozkotasunean, esaldi gramatikal batzuk irakasten dizkiegu, haiek erabili ahal izateko. Adibidez; komunera joan naiteke?, Bai etorri naiz, ez da etorri, etxean dago…

Amaitzeko, aipatuko nuke, talde baterako egokia den metodologia eta ikuspuntu bat, ez du zertan egoki izan, beste talde baterako. Beraz, gure ikasleen beharrei erantzuteko ikuspegi eta metodologia egokiak bilatu behar ditugu. Eta hauek, ez dira berdinak izan behar beti. Hala ere, argi izan behar dugu, hizkuntza, gizakiok harramantzako eta gure artean komunikatzeko dugun instrumentua dela, beraz, ezinezkoa da, soilik gramatikaren ikuspuntura mugatzea adibidez.