2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

Ikasgelako nire esperientzia

 
 
Eneko Areizaga-ren irudia
Ikasgelako nire esperientzia
Eneko Areizaga - astelehena, 2018(e)ko otsailaren 12(e)an, 13:22(e)tan
 

Nire esperientzi pertsonala hezkuntza barruan nahiko laburra da eta guztia Lanbide Heziketan izan dut osasunaren inguruko irakasle tekniko bezala. Egoera horretan, hizkuntzari ez zaio arreta berezirik eman, baina bai eduki ohi izan dugulak eztabaida jarrai bat irakaslekideok ikasleen komunikatzeko gaitasunaren inguruan. Orain dela gutxi arte, oso markatuak izan dira eduki teorikoak eta eduki praktikoak zeintzuk ziren eta nola eman behar ziren (oso estrukturalizatuak), baina ohartu ginen horrekin ez zela nahikoa eta dagokion lanbidera prestatzeaz gain lan-ingurunerako ere prestatu behar genituela ikasleak (eduki estrkturaletatik haratago eraman).

Erabaki genuen osasun langile izango diren horretan garrantzitsua dela komunikatzeko gaitasuna, enpatia eta beste hainbat gaitasun jorratzea, eta zeharkako konpetentziak edo ikaslearen gaitasun osora iristeko konpetentziekin lan egiten hasi ginen. Wikipediako artikuluan agertzen diren hainbat egoera edo ekintza sortzen saiatzen gara ikasgelan ikasleek testuinguru ezberdinetan komunikazioa lantzeko, hala nola: banakako/taldeko aurkezpenak, helegiteak eta testu formalak lantzea, korroan eserita esperientziak kontatzea, bideo edo audio bidezko elkarrizketak eta erakustaldiak, momentuko gai interesgarrien debateak, sare sozialak, bat-batean sorturiko egoerak, ... eta horien barruan sortzen diren azpi-dinamikak.

Orokorrean 2 arazo nagusirekin topatu izan gara eta horretan diardugu hobetzen:

1- Ekintza edo egoeraren aurre pausua edota nola ulertarazi ikasleei planteatutakoaren helburuak, izan ere, zerbait berria egin nahi denean eta konfor-zonatik atera errezeloak ageri ohi dira.

2- Komunikazio gaitasunaren ebaluazioa, izan ere, egokiena egunerokotasunaren jarraipen bat egitea izango litzateke, baina zenbait egoera puntualekin geratzen gara ebidentziak jasotzeko.

Zeharkako konpetentzien barruan jakina estrukturalizaturiko lan asko egiten direla, baina aukera paregabea ematen du bestelako egoeretan murgiltzeko.

Aurrekoaz gain komentario bat: komunikazioarekin batera datorren hizkuntzaren erabilpenean ez gara gehiegi sartzen, ulertzen baitugu, hizkuntza menderatuta ekartzen dutela ikasleek maila honetara. Hala ere, euskarazko zikloan kokaturik neure esperientzia, zailtasunak edukitzen dituzte hainbatek eta deigarria egiten zaigu beraien artean gaztelania erabiltzea hitz egiteko. Horren harira, saiatzen gara bideratzen eta egoerak sortzen euskara erabiltzeko beraien artean.

Ondorio bezala, pentsatzen dugu komunikazio gaitasuna garrantzitsua izango dela gaur egungo gizartean eta horren inguruan lan egin behar dugula denok hobetzen joateko, baita estrukturaren aldamenetik ere lan egiten; are gehiago ikusita ahozkotasunak ekartzen dituen onurak eta honen inguruan sortzen den bizikidetasuna, hori izango baita tresna nagusia gizarteko egoerei aurre egiteko.