2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

KULTURA HERRIKOIAK BALIABIDE SORTZAILE GISA

 
 
Maite Campos-ren irudia
Er: KULTURA HERRIKOIAK BALIABIDE SORTZAILE GISA
Maite Campos - ostirala, 2018(e)ko otsailaren 16(e)an, 20:47(e)tan
 

Arratsalde on, 

Hasteko eta behin esan beharra daukat ikaragarri interesgarria dela testu honen lanketa gauzatzea!

Eneko, zuk diozu "KULTURA HERRIKOIAK BALIABIDE SORTZAILE GISA atalean interesgarria iruditu zait kultura herrikoiak eduki dezakeen botere eraldatzailea". Nire ustez ez da eraldatzeko boterea duela, bere idiosinkrasian da botoretsua kultura herrikoia eta eraldatzailea uneoroko zaharberritzean, joan etorrian dabilelako, berezko izate du uneoro aldatzea. Hori baino izaera sortzaileagorik non?

Bestetik "Gutasunaren aldarrikapena" kontzeptuaren baitan honakoa datorkit: gutasuna bizitzeko eta ulertzeko moduak aldatuz doazen einean mundu ikuskera ere aldatuz doala. Adibidez; XX. mendeko azken hamarkadetan  "Gora gu ta gutarrak" esango bazinu zer ulertuko zenuke? Eta orain "Gora gu ta gutarrak" irakurrita burura datorkizuna aurreko mendeko kontu bera al da? Nire kasuan ez. Hizkuntzari dagokionez nik "gu" bisualizatzean bi kasuetan gu  euskara ama hizkuntza dugunak izan gintezke, "gutarrak" berriz oso ezberdinak lirateke XX.mendean eta XXI. mendean. Gutarrak fisikoki bizilagunak lirateke aurreko hamarkadetan, azkenengoetan ordea gutarrak mundu osoan sakanabaturik aurki ditzakegun euskara ikasleak (neurri batean edo bestean euskara bereganatua dutenak lirateke). Honek ez al du gutasunaren aldarrikapena errotik eraldatzen?

Beste modu batera esanda: kultura edo gu, asebetetzeko premia berdina duten gizataldeak dira beti ene aburuz eta gutarrak gu horri izaera ematyen diona da, izate herrikoia. Kontu da hazken hamarkadetan herrikoia denak jasan duela erabateko eraldaketa . Herritarrak aldatu ahala aldatuz doa herrikoia dena.