Bai.
Ahozkotasuna, idazte-irakurtze prozesuaren aurretik landu beharreko zeregina dela deritzot. Argi eta garbi gainera. Egun DBHko ikasleekin lan egiten baldin badut ere, ibilia naiz 3-7 urteko umeekin ingelesa lantzen, eta adin hortako ikasleen artean argi dago, ahoskotasuna lehenetsi behar dela.
Havelock-ek dioen bezela, "garapenean dauden haur eta gazteek ahozkotasunaren baldintzak bizi behar dituzte", eta bat nator berak aitortzen duenarekin. Argi dago, ikasleek, mundua ezagutzen duten einean, bertan elkarri eragingo diotela, eta bizitza deskubritzen duten moduan hizkuntza ere egingo dute; hizkuntza ahozkotasuna bezela ulertuaz.
Behin premisa hauek barneratuta daudenean, ahozkotasuna eta entzumena, orduan hasi ginitezke beste prozesuekin, esaterako idazte-irakurtze prozesua.
Atzerriko hizkuntza bat ikasterako orduan, zailagoa da, inoren ama hizkuntza ez baita. Atzerriko lengoaia lantzen hasten direnerako, ama hizkuntzan idazte-irakurtze prozesuan murgilduta daude, eta dagoenerako zenbait prozesu ez dira horren arrakastatsuak izango. Hau dela eta, atzerriko hizkuntzen aldeko benetako apostua egin nahi badugu, ezinbestekoa da ahozkotasuna lantzea, umeek 2-3 urte dituztenetik.
Adeitasunez,
Intz Iriarte