Egia esanda, nagusien hizkuntza irakaskuntzaren mundua ez dut ondo ezagutzen, baina iruditzen zait komentatzen duzun ikuspuntu estrukturalista horrek klaseetan aipatzen genuen sinplifikazioarekin ere baduela zerikusia. Izan ere, dena taula batean laburbiltzen bada eta itzulpen literalak egitea baldin bada hizkuntza bat ikastea, segituan ikasiko genuke eta badakigu hori ez dela horrela gertatzen.
Agian, ikasleei nolabaiteko ziurtasuna ematen die abiapuntu horrek, baina Ainhoak harian eman dizun erantzunarekin bat nator, pixkanaka bestelako jarduera motak txertatu eta hizkuntzaren erabilera komunikatiboa indartzeko saioakera egitea izango litzateke gakoa. Ez da lan erraza izaten, ez nagusiekin eta ezta umee edo nerabeekin, baina gure erronka hor dagoela iruditzen zait.