Kaixo! Bai barkatu, ez ginen gogoratzen errore bat duela plataformak eta partaideok ezin dituzuela zuen lanak igo!
Partaide bakoitzaren lanak berrikusi bezain laster, geu ari gara igotzen eta partaide bakoitzari esteka bat eman(go) diogu bere lana partekatu nahi badu, esteka horrekin egiteko.
Irakurtzen ari garen lanean ikusten ari gara ikastaroko kide guztion "ahotsak" jaso dituzuela eta hori oso polita da, lortu dugu irakasle gisa "bigarren planora" pasatzea eta ikastaroko edukiak zuekin batera eraikitzea. Hori oso eskertzekoa da eta denon artean lortu dugu!
Banan-banan idatzi(ko) dizuegu, lanaren iruzkin txiki bat bidaltzeko. Dagoeneko lan gehientsuenak bildu ditugunez, espero dugu bihar eguerdirako amaitzea ebaluazio osoa. Eskerrik asko horregatik ere!!!