Berriak emateko foroa

Ikastaroko azken asteko zereginak prestatzen...

 
 
Ainhoa Ezeiza
Ikastaroko azken asteko zereginak prestatzen...
Ainhoa Ezeiza - larunbata, 2018(e)ko otsailaren 24(e)an, 22:10(e)tan
 

Kaixo denoi!

Asko gustatzen ari zaizkigu zuen ekarpenak, eta zer pentsatu ugari ematen ari zarete, eskerrik asko!

Orain arte asteko zereginak ostegun edo ostiralean aktibatu ditugu, baina ikastaroaren azken astea denez, dena ondo aztertu nahi dugu, 4. asterako proposamena bidali aurretik. ASTELEHEN goizerako egongo da dena prest, eta beti bezala mezu bat jasoko duzue.

Ikastaroko online fasea martxoaren 2an amaituko da eta ondoren, astebete izango duzue azken lana entregatzeko. Dena ondo argituko dizuegu asteleheneko mezuan.

Besarkada bat eta gozatu asteburua!