Abiapuntu bezela nire testuingurua: Goi Mailako Lanbide Heziketa (18 urtetik gorako ikasleak, lan mundura prestatzeko asmoz edo unibertsitatera pasatzeko asmoz), Aho eta Hortzen Higienea Zikloa (Osasungintzako teknikoak) eta Prozedurako Ikasgaiak (Praktikoak edo Teknikoak).
Testuinguru horretan Ahozkotasunaren Lanketa zuzenean txertatzea zaila iruditzen zait, badaude beste ikasgai teorikoago batzuk non sormen handiko Irakasleek erronka ezberdinak planteatzen dituzten idatziz eta ahoz lantzeko, non arau batzuk bete behar diren eta amaierako estruktura bat izan behar duen lanak, ahozkoa landuz, baina bitartean ematen diren zalantzak, galderak, kezkak, ... ahozkotasunaren barruan sartuko nituzke, inkontzienteki bada ere. Halakoxe zerbait gertatzen zait niri klasean, ez ditut ahozkotasuna lantzeko prozesuak prestatzen, baina bai saiatzen naizela klasean ateratzen diren ikasleen arteko solasak erabiltzen, beraien herriko ohiturak partekatzen, ikasgaiarekin erlazioa eduki dezakeen edozein berri/bideo/audio ekartzen, ... guzti hori formatu ezberdinetan erabiliz, batzuk estrukturalagoak (ahozko aurkezpenak, aurrez prestaturiko debateak, ...) eta beste batzuk inprobisatuagoak (momentuko debateak, taldekako dinamikak, korroan jarrita mintzatzea, ...).
Ezdakit zenbateraino aurre prestatu behar den ahozkotasunaren lanketa, baina bai ikastaro honekin ikasten ari naizenarekin interesgarria iruditzen zaidala mintegi bezala ahozkotasuna txertatzea. Izan ere, honen harira, ikasturte hasieran erabiki bat hartu behar izan genuen. Ikastetxeak gomendatu zigun Zeharkako Konpetentziak lantzen eta ebaluatzen hastea programazioan sartuz eta hasiera bat emateko guztiak egin beharrean batzuk aukeratzeko. Aukeraketa horretan lehenengoa Komunikazioa izan zen, eta batez ere, Ahozko Komunikazioa. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun komunikazio gaitasuna garatu eta demostratzea, osasun-langile izango diren horretan osasun hezitzaile izango direlako ere eta esparru honetan, enpatia, motibatzen jakitea, jakintza transmititzea... garrantzitsuak dira. Lehen urtea da, eta irakasleen trebezia falta nabaritzen dugu, baita ikasleen erresistentzia fase hori, baina tarteka erantzun positiboak agertzen dira eta bide horretatik jarraitzeko gogoa ematen du. Egia da, Ahozko Komunikazioaren ebaluaketa errubrika osatzeko egon daitekeela, oso estrukturala geratu baitzaigu, baina hurrengo pausua izan daiteke ahozkotasuna ere txertatzea.