3. astea: Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioa

AHOZKOTASUNA ESKOLAN

 
 
Irati Imaz-ren irudia
AHOZKOTASUNA ESKOLAN
Irati Imaz - astelehena, 2018(e)ko otsailaren 19(e)an, 19:50(e)tan
 

Hizkuntzak idatzizkotasunetik lantzeko joera dago. Garrantzia idatzizkoari ematen zaio eta behin oinarrizko egiturak barneratuta, ahozko lanketarekin hasteko ohitura dago. Idatzizkoa bezain garrantzitsua da ahozkotasuna.  Honez gain, testuak ahozkotasuna tokian tokiko moduari atxikia doala aipatzearekin guztiz bat nator. Hain zuzen ere, hizkuntza bati aberastasuna euskalkiek eta zonalde bakoitzak duen ahoskerak zein esamolde propioek ematen diote. Hau da, lekuko ahozkotasunak.

Argi izan behar den beste puntu bat, idatzizkorako irakasten diren hizkuntza formak ez direla baliogarriak ahozkotasunean, komunikatzeko mekanismoak desberdinak direlako. Beste alde batetik, gaur egun bizi dugu egoera kontuan izanik, aniztasunaren trataera errazten du ahozkotasunak, horizontalki eraiki daitekeelako eta enpatiak sorrarazten dituelako.

 Zenbait kasutan topatu izan naiz, ahozko aurkezpenak oso ondo egiten dituzten ikasleekin, baina ondoren egunerokotasunean zalantzak galdetzeko edo zerbait adierazteko momentuan zailtasunak dituztenekin. Horrelako egoerak hausnarketarako abiapuntu izaten dira nire kasuan. Hau da, benetan ahozko aurkezpen batek ahozkotasuna neurtzeko balio dezake? Ahozkoak ondo egin arren, egunerokoan hizkuntza modu egokian erabiltzeko gai ez bada?

Hau horrela izanik, testuan adierazten den moduan, idazte-irakurtze prozesua hasi a aurretik ahozkotasunaren oinarriak finkatua izango litzateke egokiena.

Amaitzeko eta guztia laburbiltze asmoz, hausnarketarako zenbait galdera airean uzten ditut. Idazlan egokiak egitea nahikoa da hizkuntza hori menperatzen duela esateko? Hizkuntza horretan komunikatzeko gai ez bada? Idatzizkoari ematen zaion beste pisu emateak emaitzak hobetzen ditu?

 
Maddi Alberdi-ren irudia
Er: AHOZKOTASUNA ESKOLAN
Maddi Alberdi - asteazkena, 2018(e)ko otsailaren 21(e)an, 11:46(e)tan
 

Kaixo Irati,

Zuk aipatutakohainbat ideia eta galdera interesgarriak iruditu zaizkt eta nire iritzia eman nahiko nuke horien inguruan. Ez dut errepikakorra izan nahi, beraz, zuk azaldu dituzun kasu konketru horietan zentratuko naiz.

Guztiz ados nago eta ez daukat zalantzari beharrezkoa dela ahozkotasuna menperatzea idazte-irakurtze prozesuarekin hasi aurretik,baina gero eta eskola gehiago daude, irakurketa- idazketa prozesu hau aurreratu nahi dutenak (3 urterekin beraien izena idazten dute eta 4 urterekin idazten hasten dira). Hala ere, zaila iruditzen zait ahozkotasunaren ideiak finkatu arte idazketa- irakurketa prozesuarekin ez hasteko ideia hori;biak dira garrantzitsuak, baina askotan alde batera uzten dugu ahozkotasuna, baita lehenengo urte horietan ere.

Ahozko aurkezpenei dagokionez, ez zait iruditzen inondik inora ere, ikasle batek ahozko aurkezpen bat ondo egiteagatik, hizkuntza menperantzen duenik. Aurkezpen horiei ere buelta bat eman beharko genioke, eta prestatutakoak izan beharrean, momentuan- momentuko elkarrizketei eman indarra. Eguneroko bizitzan, aurrez prestatzen al dugu ba elkarrizketa batean esan behar duguna? Gehienetan ez. Beraz,bizi diren testuingururako "entrenatu" behar ditugu eta beharrezkoak zaizkien tresnak erabiltzen irakatsi.

Bestalde, idazlanak aipatu dituzu. Gai honekin ere nahiko kritikoa naiz egia esan, baina ahozko aurkezpenak ez bezala, idatzizko hauek inporbisatuak edo momentukoak izaten dira normalean, aurrez prestatu gabeak, beraz. Hala ere, Ahozkotasuna eskolan artikuluan aipatzen den bezala, ahozkotasunaren eta idatzizkotasunaren desberdintasunak nabarmenak dira; perpausen egitura, abstraktutasuna...Beraz, idatzikorako ikasten dituzten hizkuntza formak, normalean ez dira baliagarriazk ahozkotasunerako. 

Hasieran esan dudan bezala, nire iritzia da hau guztia. Beraz, asko gustatuko litzaidake gai honen inguruan  besteok pentsatzen duzuena irakurtzea. 

Maite Campos-ren irudia
Er: AHOZKOTASUNA ESKOLAN
Maite Campos - ostirala, 2018(e)ko otsailaren 23(e)an, 20:52(e)tan
 

Irakurri orduko egin dut bat zuen hausnarketa eta galderekin...

Garai bateko iragarki batean zioten bezala "euskararen legea, bakoitzak berea". Hau pixkat gehiago aplikatzeak ez liguke gaitzik egingo, ez baitugu haintzat hartzen euskara bizirik dagoela, eta organikoa den orok bezala galerak eta indarberritzeak dituela. Gaztelaniarekin ez bezala ikasleak euskara hitzaren atzetik gaizki hitza ia beti entzuteak ere ze erlazio sortuko dio hizkuntza hori egiten ahalegintzen ari denari? Artzek esan zigun garbi aspaldi: erabiltzea zela gakoa. Erabiltzea. Erabiltzen dena bizirik dago, beraz bizitzea. Bizirik badago aldaketak jasango ditu.. Eta gu temati hizkuntza irakaskuntzaren nolakotasunean ikaszizuna frakzionatzen,  ordu bete 60 minututan banatzen dugun bezala. Jabetu beharrean eusakra ere eurengandik eta eurentzako ikuspegitik landu behar dugula, begirada zabalagoetatik, bestela jai dugu.

Hau da euskara, garatuz doan einean iritsiko da etorkizunera hizkuntza gisa, sortuz doa beti. Ez da bukaturiko zerbait, eraldatuz iritsi da egungo egunera eta aitorren hizkuntz zaharra zenetik gaur egungo euskara batura ez dut uste erabilera zuzenarekin bakarrik iritsiko zenik. Beraz idatzi aurreko lanak baditugu: HIZKUNTZAREKIN JOLASTEA, Jolasteko nahikoa dugu hitza eta mugimendua. Jolasak berak eramango gaitu marraztera, idaztera eta gainontzekora.

Ohiko lanketen alternatibetan arakatzea izan daiteke irakasleon XXI. mendeko erronka. Funtzionalitate gabeko ariketak egin orduko galzorian erortzen dira, inplikazioa eskatzen ez dutelako. Idatzi, hitzegin... baina benetako behar bati asetuz. hau da ezkutuko galdera Zertarako? da. Eta ikasleak zertarako hori erantzuteko premia sentitu beharrean dago.