Berriak emateko foroa

Agurra eta lehen astea

 
 
Ainhoa Ezeiza
Agurra eta lehen astea
Ainhoa Ezeiza - astelehena, 2018(e)ko otsailaren 5(e)an, 10:24(e)tan
 

Kaixo denoi!

Ikastaroa aurreko ostegunean hasi bazen ere, aurrez aurreko saioek denbora gutxi utzi ziguten mezu bareago bat idazteko.

Lehenik eta behin, oso pozgarria izan zen zuetako batzuk aurrez aurre ezagutzea. Intentsoak izan ziren saioak, oso gustura ibili ginen ikastaroko dinamizatzaileok.

Orokorrean, astelehenetan idatziko dizuegu, asteko zereginen berri emateko. Astelehenero foro bat zabalduko dugu, eta foro horretan bi mezu esanguratsu idatzi behar dituzue gutxienez astean (aste horretako foroan). Erne ibili, ze gerta liteke gure mezuak "spam" karpetara iristea; hala balitz, markatu "ez da spam" bezala mesedez, edo bestela, egelan sartzeko ardura hartu beharko duzue gutxienez astean bitan.

Ostegun eta ostiralean etortzerik izan ez zenutenok hementxe dituzue zereginak deskribatuta:
http://ilusionismosocial.org/mod/forum/discuss.php?d=98

Bertaratu zinetenok ere bi mezu idatziko dituzue 1. asteko foroan (http://ilusionismosocial.org/mod/forum/view.php?id=820):

  • Ondo legoke mezuren bat idaztea aurrez aurre izan genituen eztabaidak komentatzeko, edo hausnarketaren batekin, esperientziaren bat...
  • Interesgarria litzateke mezu bat idaztea kultura eta kulturak zer diren hausnartuz eta batez ere irakaskuntza lanarekin nola lotzen duzuen hausnartuz, horrela teoria praktikarekin elkarlotzen joango gara.

Inork bere burua aurkeztu nahi badu, erabili horretarako foro hauxe: http://ilusionismosocial.org/mod/forum/view.php?id=799


Edozein zalantza baldin baduzue, idatzi ainhoa.ezeiza@gmail.com epostara edo deitu telefono honetara (watxapa ere badut): 635754847

Ea ba, lanera orduan! Hemen ibiliko gara geu ere, zuei laguntzeko edota foroa dinamizatzeko. Zuek hasi ideiak botatzen, beldurrik gabe, eta joango gara gu laguntzen eta ideia osagarriak eskaintzen.

Aste ona izan!!!