Egutegia
Aurrez aurreko 1. saioa
16:30 » 20:30Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikina (lehengo Magisteritza Eskola), Oñati plaza 3, z.g., Donostia.
16:30-20:30, 1.1 GELA
Ezin bazara 16:30etarako iritsi, edo lehenxeago amaitu behar baduzu, edo soilik saioetako batera etor bazaitezke, ez dago arazorik. Hobe da ezer, ezer ez baino! Saio hauek elkar ezagutzeko oso baliagarriak dira, batez ere online lana erosoagoa eta dinamikoagoa izateko. Hala ere, ezin bazara etorri, ez kezkatu; aurrez aurreko saioak ez dira derrigorrezkoak ikastaroa gainditzeko (baina bai oso gomendagarriak ikastaroaren dinamikak ulertzeko).
Saio hauetara etortzerik izango ez duten pertsonek lan osagarria egingo dute, ikastaroaren hasieran jakinaraziko dena ikastaroko Berrien Foroaren bitartez.