Ikastaroaren edukia

  • BIGARREN HIZKUNTZEN IKASKUNTZA TESTUINGURU KULTURANITZETAN

    Nola irakatsi hizkuntzak eskolan, gaur egungo egoera anitzean?

    como-si-hablaran-con-gerardo-by-bill-hackwell-cubadebate_cu

    Argi dago etengabea eta itzulezina izango dela ikasleen aniztasuna ikasgeletan; erantzun bakarra ez duen egoera horretan, berrikusi behar ditugu lan egiteko erak eta metodologiak, nork bere testuinguruan oinarrituz.

    Horixe izango da ikastaroaren xedea, eta horrekin batera, lan egiteko modu dialektikoak zer esan nahi duen aurkeztuko da.

  • 6. astea: Ahozko historiak eta istorioak

    2017ko otsailaren 27tik martxoaren 3rako astea

    Ahozko historiak eta istorioak:

    Hizkuntz ikaslearen autobiografiatik komunitatearen historia berreraikitzera. Nola eraikitzen dira ahozko historiak eta istorioak? Ikasgelaren historia, ikastetxearen historia eta komunitatearen historia.

    Azpigaiak: ahozko historien baliabideaikasgelako / ikastetxeko hizkuntza eta kultura baliabide gisa. Pentsatze, sentitze eta egiteen transferentziak.

  • 5. astea: Testuinguru eleanitzetan lanean

    2017ko otsailaren 20tik 26rako astea

    Testuinguru eleanitzetan lanean:

    Nola egin dezakegu lan ikasgelan eta ikastetxean, dibertsitatea errespetatuz eta bizikidetza eraikiz? Nola landu dezakegu elkarren arteko laguntza, elkarrekin ikasteko? Zer egin dezaket neure ikasgelan/ikastetxean, ditudan baldintzak kontuan harturik?

    Azpigaiak: Kultura aniztasuna ikasleekin eta ikasleengandik lan egiten denean: testuinguru eleanitzetan lan egiteko modu irekiak. Lurraldeak vs. espazioak. Egiturak malgutzeko erak.

  • 4. astea: Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioa

    2017ko otsailaren 13tik 19ra bitarteko astea

    Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioa:

    Zergatik abiatu behar dugu ahozkotasunetik hizkuntzak ikasteko? Ahozkotasuna ez da "ahotik esaten denaren" baliokidea. Pentsatzeak, sentitzeak eta egiteak bateratzeko moduak.

    Azpigaiak: Ahozkotasunaren dimentsioaniztasuna. Ahozko komunikazioak eta idatzizko komunikazioak. Diziplinartekotasunetik diziplinen ikuspegia gainditzera.

  • 3. astea: Hizkuntzaren jabe-gabetzea

    2017ko otsailaren 6tik 12rako astea

    Hizkuntzaren jabe-gabetzea:

    Hizkuntzak eta boterea: hizkuntzen ikaskuntzarako dauden korapilo askoren azpiko tentsioak. Zergatik kostatzen zaie hainbeste ikasle askori euskara ikastea, hainbeste urtetan arituta? Eta ingelesa? Non aurki gaitezke gure dibertsitatean, inor gutxietsi gabe? Nola egin dezakegu lan, dibertsitate hori aberastasun izan dadin?

    Azpigaiak: Identitatea vs. identifikazioak. Disentsuan aurkitzeko moduak. Jabe-gabetzea.

  • 2. astea: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak

    2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 5era bitarteko astea

    Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak:

    Ikuspegi normatiboa, komunikatiboa, partehartzailea. Zergatik utzi behar diogu ikuspegi estrukturalistatik lan egiteari? Paradigma aldaketarako argumentuak. Hizkuntza "didaktizatzearen" arriskuak eta galerak. Nola egin dezaket lan ikasleekin eta ikasleengandik? (eta ez "ikasleentzat" edo "ikasleengatik"). Nola ulertzen da ebaluazioa ikuspegi dialektikoan?

    Azpigaiak: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak: ikuspegi normatiboa, komunikatiboa, partehartzailea. Ikuspegi dialektikoa eta ilusionismo soziala. Ebaluazioa, beharrak eta asebetetzaileak, eta konplexutasuna.

  • 1. astea: Kultura eta kulturak

    2017ko urtarrilaren 23tik 29rako astea

    Kultura eta kulturak:

    Zer da kultura? Zergatik nahasten ditugu kultura, folklorea eta hizkuntza? Zer esan nahi du ikasgelan "kulturak" lantzea? Kultura desberdinen arteko harreman-erak.

    Azpigaiak: Estereotipoak, aurreiritziak, folkloreak... kulturen inguruan dugun ikuspegia zabaltzea. Kultura instituzionala, masa kultura eta kultura herrikoiak